Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6608

IRAGARKIA, 2001eko urriaren 2koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen dira Miñaoko Teknologia Elkartegiko (Vitoria-Gasteizko udalerria) 30 kV-ko aireko eta lurpeko linea elektrikoaren, maniobra eta babes zentroaren, transformazio zentroaren eta 600 kW-ko aerosorgailuaren argibideak.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko (argindarra garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta argindarreko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen dekretua. 2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan ezarritako ondorioetarako, testu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoarekin bat, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesten duen Lege Orokorreko 47. artikuluan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen dugu ondorengo instalazio hau, eskatzailea Gamesa Energía, S.A. izanik.

Erref.: 16493-ATH01.89-ATD01.62-ATJ01.2

Kokagunea: Miñaoko Teknologia Elkartegia, Vitoria-Gasteizko udalerrian.

Aurrekontua: 99.536.270 PTA (598.225,03 euro).

Xedea: energia eolikotik argindarra sortzea eta sarera eramatea.

Ezaugarriak:

Aireko eta lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bakarra.

Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.

Eroaleak: aluminiozkoak, 95 mm2-koak, DHZ1 18/30 kV-ko isolamendu lehorrarekin.

Euskarriak: metalezkoak.

Luzera: 20 +100 m.

Abiaburua: Legutiano–Gamarra I eta II lineako euskarria.

Helburua: egin asmo den maniobra eta babes zentro aurrefabrikatua.

Transformazio zentroa

Mota: aurrefabrikatua (transformadorea aerosorgailuaren dorrearen barruan egongo da).

Transformadoreak: 775 kVA.

Transformazio erlazioa: 660/30.000 V.

Aerosorgailua.

Potentzia izendatua: 600 kW.

Eusteko dorrea: 45 m.

Errotorearen diametroa: 42 m.

Errotazio abiadura: 30 bira minutuko.

Pala kopurua: 3.

Instalazio horretarako Administrazio baimena eskatu da.

Eta hori guztia argitara ematen da, lurralde bulego honetan (Samaniego kalea, 2. Vitoria-Gasteiz) proiektua aztertzeko aukera emateko. Hartara, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira. Horrela eginez gero, erreklamazioaren bi kopia aurkeztu behar dira, eta horretarako epea hogei egunekoa da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 2a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala