Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
6594

289/2001 DEKRETUA, azaroaren 13koa, dekretu honen bitartez aitortu da "Chillida-Lekura (Hernani) sartzeko GI-2132 errepidearen azpitik oinezkoentzako pasabide bat eraikitzeko proiektuak" eragindako ondasunak eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak urgentziaz okupatzea, nahitaez desjabetzeko.

2001eko apirilaren 24an Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio eta Errepide Departamentuko Diputatuaren Foru Aginduaren bitartez, honako hau erabaki zen: nahitaezko desjabetzea dela eta, "Chillida-Lekura (Hernani) sartzeko GI-2132 errepidearen azpitik oinezkoentzako pasabide bat eraikitzeko proiektuak " eragindako ondasun eta eskubideei buruzko informazioa jendaurrean ematea. Ondoren, 2001eko uztailaren 17ko Diputatuen Kontseiluan erabaki zen, Eusko Jaurlaritzaren aurrean nahitaezko desjabetzeak eragindako ondasunak eta eskubideak berehalakoan okupatzeko deklarazioa eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraituta.

Urgentziaz okupatzeko deklarazioaren baitan sartzen diren ondasunak eta eskubideak jada zehaztuta daude txostenarekin batera aurkezten den zerrendan; aipatu zerrenda jendaurrean aurkeztu zen, eta administrazio-txostenaren arabera alegazio bat aurkeztu zen. Aipatu alegazioari erantzun zitzaion eta emandako erantzuna administrazio-txostenean zehaztuta dago.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Teknikoek baieztatu dutenez, proposatutako lursailei ematen zaizkien erabilerak eta indarrean dagoen hirigintzako legeria bat datoz.

Eta horiek berehala okupatzea erabaki da, jarraian aipatzen diren arrazoiak direla eta:

"Museo Chillida" edo "Chillida-Leku", Hernaniko udalerrian kokatuta dagoena, iaz inauguratu zen; arrakasta handia bereganatu du eta makina bat jende erakarri.

Oinezkoak eta ibilgailuak GI-2132 errepidetik sartzen dira museora. Errepideko eskuinaldetik (bertan dago autobusaren geltokia) museora sartu ahal izateko errepidea zeharkatu behar da, inguruan ez baitago desnibelean gurutzatzeko modurik. Tarte hau oso arriskutsua da, izan ere, trafiko-bolumena oso handia da (azken urteotan urteko %7ko gorakada izan da), eta gainera ibilgailuak abiadura bizian ibiltzen dira, hortaz, hori guztia kontuan hartuta, errepidearen eskuinaldea Chillida-Lekurekin elkartuko duen desnibeleko igarobide bat beharrezkoa da.

Maiatzaren 31ko 4/1990 Legeko, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamenduari buruzkoa, 26.1.f) artikuluan xedatutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaezko desjabetzeak eragindako ondasun eta eskubideen premiazko betetzea deklaratzea, bai exekuzio-unitate osoetan, bai eta lurraldearen antolamenduko sistema orokorretan edo elementu batean edo hiri-lurzoruan jarduera isolatuak egiterakoan ere; eta lege-testu bereko 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu sailburuari dagokio proposamena Gobernu Kontseilura bidaltzea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko azaroaren 13an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan, eta Euskal Herriko Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legeko 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, urgentziazkotzat jo da "Chillida-Lekura (Hernani) sartzeko GI-2132 errepidean oinezkoentzako pasabide bat eraikitzeko proiektua " gauzatzeko Gipuzkoa Foru Aldundiak eragindako ondasunak eta eskubideak, xede honekin idatzitako txostenean zehazten direnak, okupatzea.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko azaroaren 13ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta

Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala