225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Getxoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6475
EDIKTUA, 364/00 judizio betearazlearen ondoriozkoa.
Nik, Miren Itziar Gofinondo Fernándezek, Lehen Auzialdiko Getxoko 5. Epaitegiko eta bere barrutiko idazkaria naizenez, honako hau
JAKINARAZTEN DUT:
Aipatutako exekuziozko judizioan epaia eman da eta epaiaren idazpurua eta epaitza honakoak dira hitzez hitz:
"Epaia.– Getxon bi mila eta bateko irailaren hirua.
Lehen Auzialdiko Getxoko 5. Epaitegiko eta bere barrutiko epaileak, Mónica García Rayo andreak, epaitegi honetan jarraitutako judizio betearazleari dagozkion autoak ikusi ditu. Prozedura diru-zenbateko bat eskatzeko da eta alderdien artekoa: batetik, demanda-egilea, Banco Santander Central Hispano S.A., Germán Ors Simon prokuradoreak ordezkatuta eta Basagoiti letratuaren zuzendaritzapean, eta bestetik, demandatua, Amparo Bartolome Martin andrea, auzi-iheslari moduan agertzen dena, eta
"Epaitza.– Agindua eman behar dut eta halaxe egiten dut Amparo Bartolome Martin andrearen aurka agindutako betearazpenarekin aurrera jarraitzeko, bahitutako ondasunen trantzea eta errematea egin arte, eta horren emaitzaz honako diru-zenbatekoak Banco Santander Central Hispano S.A.-ri ordaintzeko: milioi bat zortziehun eta hirurogeita hamar mila seiehun eta berrogeita bi (1.870.642) pezeta, nagusitik, eta bostehun eta hirurogeita hamabost mila (575.000) pezeta korrituak, gastuak eta sortutako kostuak eta sor daitezkeenak, horiek ordaintzera berariaz kondenatzen baitut demandatua. Epai hau, Epaitegiko estraduetan eta probintzia honetako aldizkari ofizialean jakinaraziko zaio demandatuari, auzi-ihesean dagoelako, baldin eta jakinarazpen pertsonala egitea eskatzen ez badu. Horiek horrela, epai hau eman, agindu eta izenpetu dut".
Epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Epaitegiko iragarki-taulan argitaratu beharko da Amparo Bartolome Martin andreari, demandatuari, jakinarazteko balioa izan dezan.
Getxo, bi mila eta bateko urriaren hogeita bostean.
IDAZKARIA.