Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3341

IRAGARKIA, 2001eko maiatzaren 8koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez jendaurrean jartzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: 13,2 kV-ko Olarizu TEA-Antoñana TEA aireko linea aldatzea 12. eta 16. euskarrien artean, Vitoria-Gasteizko udal barrutian.

Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. sozietateak eskatuta, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako eta testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz. Errege Dekretu horrek energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko prozedurak arautzen ditu.

Erref.: 67/16428-ATI01.6

Lana egingo den tokia: Mendiola, Vitoria-Gasteizko udal barrutia.

Aurrekontua: 1.607.246 PTA (9.659,74 euro).

Helburua: linea aldatzea, horrela pabilioi bat eraiki ahal izateko egun linea dagoen lekuan.

Ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa.

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: aluminio-altzairuzkoak, LA-78 motakoak, (78,6 mm2)

Euskarriak: metalezkoak eta hormigoi armatuzkoak.

Luzera: 547 m.

Jatorria: Olarizu TEA-Antoñana TEA lineako 12. euskarria.

Amaiera: linea bereko 16. euskarria.

Goian aipatutako instalazioarentzat baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean jartzen da Gasteizen, Samaniego kaleko 2an dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira eta hogei eguneko epea, iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 8a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala