Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
3325

EDIKTUA, 206/93 prozedura laburtuari dagokiona.

Nik, Paz Batista Gonzálezek, Barakaldoko (Bizkaia) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik, hau

JAKINARAZTEN DUT:

Epaitegi horretan 75/98 auzia bideratzen ari dela kontrabandoa dela-eta. Auzi horren gainean autoa eman da 2001eko apirilaren 26an eta hau erabaki da:

Argitaratu ediktuak autonomia erkidegoko eta Estatuko aldizkari ofizialetan eta dei egin "Eugen Rothenhöefer" merkataritzako ontziarekiko titularitate-eskubideren bat duten interesatuei.

Hori dela eta, interesatu direnek epaitegi honetan agertu beharko dute eta ontziaren titularitatea egiaztatu beharko dute, ediktuak argitaratzen direnetik hil biko epean, hartara, ontzia bere jabeari itzultzea erabaki zuen auziaren gainean emandako epaia bete ahal izateko.

Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian.

MAGISTRATU-EPAILEA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala