Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3321

EDIKTUA, zenbatekoak erreklamatzeko 67/97 exekuzio-judizioari buruzkoa.

Aipatutako prozeduran ebazpen hau hartu da:

Probidentzia

Eman duen epailea: Oscar Monje Valmaseda jauna.

Tokia: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bateko apirilaren bosta.

Erantsi aurreko idazkia autoei eta eman kopia soila kontrako alderdiari.

Eskatutakoa onartu denez, exekuzio honen bitartez, jarraian aipatzen diren ondasunetatik bahitu egingo dira erreklamatutako zenbatekoa estaltzeko behar direnak. Hona hemen bahi daitezkeen ondasunak:

.– Probintziako banku eta aurrezki kutxetan dituzten baloreak, gordailuak eta kontu korronteetako zenbatekoak.

.– Bizkaiko Foru Ogasunetik dena delakoagatik jasotzeko dituzten zenbatekoak.

.– Jarraian aipatzen den landa-finkatik laurden bat jabari osoan eta %32a jabego soilean. Finkaren kokalekua: Orduña, San Juango landaren inguruan; neurria: 3.994,94 m2; inskripzioko datuak: Orduñako 47. liburua, 155. folioa, 2.853. finka, 10 eta 11 inskripzioak.

Aipatutako ondasun higiezinen bahiketari buruzko aurreneurrizko idatzoharra Bilboko 4. Jabetza Erregistroan egin dadila agintzen dut. Hona hemen finkaren inskripzio-datuak: liburua: Orduñako 47.a; folioa: 155; finka: 2.853; inskripzioa: 10.a eta 11.a. Halaber, erregistratzaile jaunari horretarako agindua igortzeko ere agintzen dut. Aginduan ebazpen hau sartuko da, eta erregistroko ondorioetarako irmoa dela jakinaraziko da.

PKLko legearen 629.1 artikuluan agindutakoarekin bat, bidali agindua faxez Jabetza Erregistrora eta jakinarazi alderdiari Hipotekei buruzko Araudiaren 418.5 artikulua. Eskatutakoa onartu denez, agindu Foru Ogasunari Juan M.ª Melsio Larragan eta M.ª Josefa Mateos Sánchez jaun-andreek dena delakoagatik hartzeko dituzten kreditu edo zenbatekoetatik, erreklamatutako erantzukizunak estaltzeko behar direnak atxikitzeko. Horiek epaitegi honetako gordailu eta kontsignazio kontuan sartuko dira edo, bestela, zergatik ez diren sartu adieraziko da.

Bidali BBK, BBVA eta BSCH bankuei ofizio bat zera eskatzeko, exekutatuak entitate horietan bere izenean dituen kontuetako bere aldeko saldotik, erreklamatutako erantzukizunak estaltzeko beste diru atxikitzeko. Diru hori epaitegi honetako gordailu eta kontsignazio kontuan sartuko da.

Aurka egiteko modua: berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da epaitegi honetan, dena dela, ebatzitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu behar da bost egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Errekurtso-egileak bere ustez egindako arau-haustea adierazi behar du. Eskakizun horiek bete ezik, errekurtsoa ez da onartuko (PKLko 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Nik fede ematen dut.

Juan M.ª Melsio Larragan eta M.ª Josefa Mateos Sánchez jaun-andreen egonlekua ezezaguna delako ematen da hau, jakinarazpen-zedula gisa.

Barakaldo, bi mila eta bateko apirilaren bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala