113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Konstituzio Auzitegia
3308
KONSTITUZIOKONTRAKOTASUNAREN GAINEKO 1293-2001 ARAZOA.
Konstituzio Auzitegiak, apirilaren 24ko probidentzia baten bidez, izapideak egiteko onartu du konstituziokontrakotasunaren gaineko arazo bat, 1293-2001 zenbakia duena. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako 2. Sekzioak aurkeztu du, Eusko Legebiltzarraren apirilaren 20ko 11/1998 Legearen artikulu bakarren gainean, bertan finkatzen baita hirigintza-jarduerak sortutako gainbalioetan komunitateak duen parte-hartzea, eta Auzitegiaren ustez, konstituzioko 149.1.1 artikulua urratu da.
Madril, bi mila eta bateko apirilaren hogeita laua.
JUSTIZIA IDAZKARIA.
Sinatu eta errubrikatua.