Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3303

98/2001 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontu luzatuko 44211 programan diru-sarrerak lortu direla-eta, programa berorretan 26.206.645 PTAko (157.505,11 euro) kredituak habilitatzen dituena.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak lankidetza hitzarmen bi izenpetu zituen Ecoembalajes España, S.A. (ECOEMBES) entitatearekin, hain zuzen ere, enbase eta enbase-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legean ezarritakoaren haritik. Hitzarmen horiek dakartena da, izan ere, 26.206.645 PTAko (157.505,11 euro) diru-sarrerak jasotzea; eta horien helburua, honako hau izanik: enbase hondakinak gaika biltzearen alorrean ingurugiroarekiko sentsibilizazio kanpainak burutzea.

Horregatik, diru-sarrera horiek habilitatu egiten dira dekretu honen bidez, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82., 83. eta 131. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzeari buruzkoa da dekretu hori.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko maiatzaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2001. urteko ekitaldirako aurrekontu luzatuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

44211 236.11 26.206.645 157.505,11

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen da kreditu hori:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

PROGRAMA SUBCONCEPTO PESETAS EUROS

44211 452.00 26.206.645 157.505,11

Enbase hondakinak gaika biltzearen alorrean ingurugiroarekiko sentsibilizazio kanpainak burutzeko erabiliko dira diruok.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko maiatzaren 29an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZÁBAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala