Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2001eko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2783

IRAGARKIA, 2001eko apirilaren 6koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean azaltzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: lurrazpiko linea ekeltrikoaren aldarazpena Berrizko udalerrian.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, aurreikusitakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, Iberdrola Distribución, S.A. sozietateak eskatu duena.

Erref.: L-5383 - ATH-2001-29 ASS/AOK

– Lana egingo den gunea: Berrizko udalerria.

– Aurrekontua: 2.661.353 PTA.

– Helburua: barruti horretako energia elektriko-beharrei erantzun.

Ezaugarriak:

Airetik doan zirkuito bakarreko linea elektrikoa.

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 KV.

– Eroaleak: hiru, AL-AC, LA-56 motakoak (54,6 mm2)

– Euskarriak: metalezkoak.

– Luzera: 69 m.

– Jatorria: "Berriz-Circunvalación Cto. 4" lineako 21. euskarrian.

– Amaiera: linea bereko 22. euskarrian.

Lurrazpiko linea elektrikoa

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x150) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 310 m.

Hasiera: "Berriz-Circunvalación Cto. 4" lineako 22. euskarrian.

Amaiera: linea bereko 25. euskarrian.

Goian aipatutako instalazioaren baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jeneral kaleko 23-5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2001eko apirilaren 6a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala