Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2001eko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2782

IRAGARKIA, 2001eko apirilaren 5ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean azaltzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: lurrazpiko linea elektrikoaren aldarazpena Bilboko udalerrian.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, aurreikusitakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, Iberdrola Distribución sozietateak eskatu duena.

Erref.: L-5380 -ATI-2001-1 ASS/AOK

– Lana egingo den gunea: Bilboko udalerria.

– Aurrekontua: 2.252.144 PTA.

– Helburua: barruti horretako energia elektriko-beharrei erantzutea.

Ezaugarriak:

Lurrazpiko linea elektrikoa.

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x150) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 130 m.

Hasiera: 879 zenbakidun "Ind. del Rodamiento" T.Z.-ako eroaleetan.

Amaiera: 341 zenbakidun "A. Lopez" T.Z.-ako eroaleetan.

Aldi baterako lurrazpiko linea elektrikoa.

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x150) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 45 m.

Hasiera: 879 zenbakidun "Ind. del Rodamiento" T.Z.-ko eroaleetan.

Amaiera: 341 zenbakidun "A. Lopez" T.Z.-ako eroaleetan.

Lurrazpiko linea elektrikoa .

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x150) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 50 m.

Hasiera: 879 zenbakidun "Ind. del Rodamiento" T.Z.-ko eroaleetan.

Amaiera: 331 zenbakidun "Ikas-Ondo" T.Z.-ko eroaleetan.

Aldi-baterako lurrazpiko linea elektrikoa.

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x150) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 45 m.

Hasiera: 879 zenbakidun "Ind. del Rodamiento" T.Z.-ko eroaleetan.

Amaiera: 341 zenbakidun "Ikas-Ondo" T.Z.-ko eroaleetan.

Goian aipatutako instalazioaren baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kaleko 23-5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2001eko apirilaren 5a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala