97. zk., 2001eko maiatzaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasun Saila
2760
158/2001 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1 zenbakiko Epaitegiak emandako epaia betearazteko dena. Epai hori 2001eko urtarrilaren 17an eman zen eta María Gulhabaharian González andreak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2000ko ekainaren 19ko erabakiaren aurka jarritako demanda onesten zuen.
Zehaztuko diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko mediku espezialista (espezialitate batzuetako) eta botikari kategoriarentzako lekualdatze lehiaketara deitzen duen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 409/2000 ebazpenaren aurka jarritako gorako errekurtsoa ezesten zuen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2000ko ekainaren 19ko erabakiaren aurka María Gulhabaharian González andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa onesten zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1 zenbakiko Epaitegiak emandako epaia, zein emandako epaitza honen bidez betearaziko den, ikusirik eta, halaber, ikusirik epaitza hori jasotzen duen espedienteak jasotzen dituen administrazio egintzak, ondoko gertakariak aplikatu ahal zaizkio.
GERTAKARIAK
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Erakundeen barruan borondatez mugitzeko sistema apurka-apurka betiko arautzeko Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak eta sindikatuek 2000ko otsailaren 14ko aurreakordioko 13. artikuluaren ildotik, zenbait etapa zehazten dira lehenengo lekualdatze lehiaketak egin daitezen. Era berean, lehiaketa bakoitzean deitu beharreko lanpostuak zeintzuk izango diren zehazteko, zenbait irizpide xedatzen dira. Horiek horrela, lehenengo lekualdatze lehiaketarako deialdian 1995eko abenduaren 31 arte egindako izendapenen bidez behin-behineko funtzionarioek betetako jaberik gabeko lanpostuak eskainiko zirela erabaki zen.
Aurreakordio horri atxikirik doan eranskinak lekualdatze lehiaketako lehen deialdian deitutako lanpostuen zerrenda jasotzen da, eta zerrenda horretan, besteak beste, 3.583 zenbakiko lanpostua ageri da "Zamudioko Ospitalea" Zerbitzu Antolamenduari dagokiona. Eranskin horretan lanpostu hori psikiatriako fakultatibo espezialista lanbide taldeari dagokiola adierazten da, eta baita 1991ko urtarrilaren 1az geroztik, beraz, aurreakordioa sinatu zen egunean ere, lanpostu horretan María Gulhabaharian González andreak ziharduela behin-behineko funtzionario lanetan ere.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 409/2000 Ebazpenaren bidez (2000ko maiatzaren 9ko EHAA, 86 zk.a), zehaztuko diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko mediku espezialista (espezialitate batzuetako) eta botikari kategoriarentzako lekualdatze lehiaketa deitu zen.
Psikiatriako fakultatibo espezialisten lanbide taldekoentzako lekualdatze lehiaketa dela eta, ebazpen horretako eranskinak ondokoak eskaintzen ditu:
Arabako Psikiatria Ospitalea: lanpostu 1
Zamudioko Ospitalea: lanpostu 1
Zaldibarko Ospitalea: lanpostu 1
Gipuzkoako Ospitalea: lanpostu 1
Gurutzetako Ospitalea: 3 lanpostu
Bizkaiko Ospitalez kanpoko OMZ: lanpostu 2
Bizkaiko Ospitalez kanpoko OMZ. Erzillako OMZ: lanpostu 1
Bizkaiko Ospitalez kanpoko OMZ. Basauriko OMZ: lanpostu 1
Gipuzkoako Ospitalez kanpoko OMZ.. Arrasateko OMZ: lanpostu 1
Gipuzkoako Ospitalez kanpoko OMZ. Grosko OMZ: lanpostu 1
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 13ko 129/2000 Ebazpenaren bidez (2000ko abenduaren 15eko EHAA, 239 zk.a) destinoa osasun-zerbitzuetako erakundeetan duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko psikiatriako mediku espezialisten kategorian hutsik dauden lanpostuak betetzeko egin zen lekualdatze-lehiaketako deialdiari dagozkion destinoen behin-behineko esleipena egin eta baztertutakoen zerrenda argitara eman zen.
Hona hemen, behin-behineko lanpostuen esleipena dela eta, ebazpen horretako I. eranskinak jasotzen duena:
.– Mercedes Díaz Larrea andrea, zeinak behin-behineko lanpostua Bizkaiko Ospitalez Kanpoko OMZn, hain zuzen ere, Erzillako OMZn, duen.
.– José Ignacio Eguiluz Urruchurtu jauna, zeinak behin-behineko lanpostua Gurutzetako Ospitalean duen.
.– Juan Medrano Albéniz jauna, zeinak behin-behineko lanpostua Zamudioko Ospitalean duen.
.– Jerónimo Melchor García San Cornelio jauna, zeinak behin-behineko lanpostua Bizkaiko Ospitalez Kanpoko OMZn duen.
.– Julen Fernández Bilbao jauna, zeinak behin-behineko lanpostua Gurutzetako Ospitalean duen.
.– Ana Robador Azkarate andrea, zeinak behin-behineko lanpostua Gurutzetako Ospitalean duen.
.– Mª Pilar Oronoz Badiola jauna, zeinak behin-behineko lanpostua Gipuzkoako Ospitalez Kanpoko OMZn, hain zuzen ere, Grosko OMZn, duen.
.– María Artamendi Larrañaga andrea, zeinak behin-behineko lanpostua Arabako Psikiatria Ospitalean duen.
.– Estíbaliz Aldama Sánchez andrea, zeinak behin-behineko lanpostua Bizkaiko Ospitalez Kanpoko OMZn, hain zuzen ere, Basauriko OMZn, duen.
Laugarrena.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1 zenbakiko Epaitegiak 2001eko urtarrilaren 17an emandako epaiak onetsi egiten zuen María Gulhabaharian González andreak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2000ko ekainaren 19an hartutako erabakiaren aurka jarritako demanda, zeren eta erabaki hori ordenamendu juridikoaren aurkakoa baitzen. Izan ere, 3.538 zenbakiko lanpostua, demandatzaileak betetzen zuena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak martxoaren 17ko 409/2000 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketan sartu zen. Horiek horrela, zerrenda horretatik ezabatu egin behar da.
Epaiaren irakurketatik ondorioztatzen da María Gulhabaharian González andrea 3.583 zenbakiko lanpostuari atxikita dagoela 1997ko ekainaren 19an egindako bitarteko izendapen bidez. Horiek horrela, hasiera batean esleitu zitzaion atxikimendu data, hau da, 1991ko urtarrilaren 1a, eta 3.538 lanpostu zenbakia, 2000ko otsailaren 14ko aurreakordioko eranskinean jasotakoa, akats material baten ondorioa dira, zeren ez baitator bat artikulatuan erabakitakoarekin.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Ente Publikoko Giza Baliabideen zuzendariaren ardura da epaiaren betearazpenari buruz erabakitzea, baldin eta demandatua Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua bada. Eta hori guztia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 514/1999 Ebazpenaren ildotik (1999ko abuztuaren 19an argitaratutako EHAA, 158 zk.a), zeinek, langileak direla eta, eskuordetutako funtzioen egikaritza aitortzen dion.
Bigarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (urtarrilaren 13ko 4/1994 Legeak aldatua) 57 eta 94. artikuluek xedatutakoaren ildotik, Herri-administrazioen administrazio-zuzenbidepeko egintzen baliozko printzipioa betearaztea dela eta, bai errekurritutako egintza, bai haren ostekoak, betetzeko agindu du.
Dena den, baliozko presuntzio hori epaitegiek eta auzitegiek, ahalmen jurisdikzionala dela eta, epaitzen eta epaia betearazten, zeinek legeak bete beharrezkotzat jotzen dituen, ebatzi dezaketenaren menpe dago. Horrelaxe xedatzen baitute Espainiako Konstituzioko 117.3 eta 118. artikuluek eta horrelaxe islatzen baitute administrazioarekiko-auzietako ordena judizialean Administrazioarekiko-auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 103.2 artikuluek.
Hirugarrena.– Epaia irmoa denez, ebazpen honen bidez epai horren epaitzan jasotakoa betearazteko egintzen da Administrazioarekiko-auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 104.1 artikuluak xedatutakoaren ildotik.
Laugarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 66. artikuluak xedatzen du jarduna deuseztatzen duen edo deuseza dela adierazten duen organoak betik mantenduko dituela arau hausterik izan ez balitz berdin jarraituko zuketen egintza eta izapideak.
Hori dela eta, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengo.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1 zenbakiko Epaitegiak 2001eko urtarrilaren 17an emandako 8/01 epaia betearazteko agintzea, zeinek María Gulhabaharian González andreak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2000ko ekainaren 19ko erabakiaren aurka jarritako demanda onesten duen.
Bigarren.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 409/2000 Ebazpeneko (2000ko maiatzaren 9ko EHAA, 86. zk.a) I. eranskina aldatzea. Horretarako mediku espezialisten kategoriako lanpostu hutsen zerrendatik, lekualdatze lehiaketa bidez bete beharrekoetatik, Zamudioko Ospitaleko psikiatria espezialitateari dagokiona ezabatuko da.
Hirugarren.– Psikiatriako mediku espezialisten kategoriako lekualdatze lehiaketako deialdiko lanpostuen behin-behineko esleipena egiten duen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 13ko 129/2000 Ebazpeneko (2000ko abenduaren 15eko EHAA, 239 zk.a) I. eranskineko behin-behineko lanpostuen esleipenari, ondokoei dagokienez, bere horretan eustea: Mercedes Díaz Larrea andrea, José Ignacio Eguiluz Urruchurtu jauna, Jerónimo Melchor García San Cornelio jauna, Julen Fernández Bilbao jauna, Ana Robador Azkarate andrea, Mª Pilar Oronoz Badiola andrea, María Artamendi Larrañaga andrea eta Estíbaliz Aldama Sánchez andrea.
Laugarren.– Psikiatriako mediku espezialisten kategoriako lekualdatze lehiaketako deialdiko lanpostuen behin-behineko esleipena egiten duen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 13ko 129/2000 Ebazpeneko (2000ko abenduaren 15eko EHAA, 239 zk.a) I. eranskina, ondokoari dagokionez, aldatzea. Hau da, ebazpen honen bidez Juan Medrano Albéniz jaunari behin-behineko lanpostua esleitzen zaio Zaldibarko Ospitalean. Dena dela, lehiatzaile horrek deialdiko 4.3 oinarriak jasotakoa baliatu ahal izango du. Hau da, ebazpen honen aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango dio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendari nagusiari hamabost egun balioduneko epean ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.
Bosgarren.– Lege hausterik ez balitz, bere horretan jarraituko zuten izapidetze egintzak bere horretan uztea.
Seigarren.– Interesdun orori ebazpen honen berri ematea, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta ebazpen hori Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1 zenbakiko Epaitegiari jakinaraztea.
Zazpigarren.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1 zenbakiko Epaitegiari dagokio epai horren betearazpenaren inguruko edozein izapide ebaztea Administrazioarekiko-auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluek xedatutakoaren ildotik.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 17a.
Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendari andrea,
MARÍA JESÚS MÚGICA ANDUAGA.