97. zk., 2001eko maiatzaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2757
AGINDUA, 2001eko maiatzaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak emana, IRALE programaren baitan irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenekoentzako laguntzetarako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko ekainaren 1eko deialdia 2001eko ekitaldian aplikatzeko egokitzen duena.
1/1994ko Dekretu Legegileak, irailaren 27koak, Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko lege-xedapenen Testu Bategina zehaztu zuen. Dekretu horren IX. atalean zehaztutakoaren babesean, abenduaren 26ko 275/2000 Dekretua xedatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa. Dekretuan zehaztutakoaren arabera, Jaurlaritzak eta sail eta erakunde autonomo guztiek 2001. ekitaldian aplikatzeko beharrezko diren betebehar, baldintza eta epeak egokitu ahal izango dituzte.
2000. ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko ekainaren 1eko Aginduaren bidez (2000ko ekainaren 28ko EHAA, 123 zk.) deialdia egin zen, IRALE programaren baitan 2000. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenekoentzako laguntzak emateko. Beraz, iazko deialdi horren baldintzak eta epeak egokitu beharra dago, 2001eko ekitaldian aplikatu ahal izateko.
Horiek horrela, honako hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.
IRALE programaren baitan 2000. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenekoentzako diru-laguntzen deialdia finkatu zen 2000eko ekainaren 1eko Aginduan; 2001 urtean, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita.
2. artikulua.– Aurkeztu beharreko eskabideak eta dokumentazioa.
Deialdi honetako diru-laguntzak eskatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenekoek Agindu honen I. eranskinean ezagutzera ematen den eskabide-orria aurkeztu beharko dute, erantsi beharreko dokumentazioarekin batera, kasuan kasuko hezkuntza ordezkaritzan, bai zuzenean eta bai azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, adierazten duen edozein prozeduraren bidez.
3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
Agindu honi dagozkion diru-laguntzetarako, 2001 urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetatik seiehun eta hirurogeita bi milioi ehun eta berrogeita hemezortzi mila bederatziehun eta laurogei pezetako (662.158.980,-) (3.979.655,62. Euro) diru-partida erabiliko da.
Agindu honetan aipatutako diru-kopurua osotasunean erabiliko da deialdi honen helburuak lortzeko. Hau horrela izanik, irailetik abendura arteko txandari dagozkion diru-laguntzak emateko orduan soberakinik gertatuko balitz, hurrengo atalean ezarritako diru-banaketak egin ondoren, soberakin hori txanda horretako bertako diru-laguntzen onuradunen artean banatuko da hainbanaketa eginez (guztien arteko diru-zatiketa eginez). Soberakin horren banaketa osagarriaz, hori bai, inola ere ezingo da ordezkoaren gastu osoaren %100 baino diru-laguntza handiagoa eman.
4. artikulua.– Diru-laguntzen xedea eta norbanakoaren diru-kopurua.
Deialdi honen bidez eskaintzen den diru-laguntza irakastordu barneko ikastaroetarako da. 2001eko urtarriletik ekainera arteko txandan (485 ordu) diru-laguntza 2.064.110 pezetakoa (12.405,55. Euro) izango da Lehen Hezkuntzako irakasle baten ordezkotzagatik, eta 2.285.479 pezetakoa Bigarren Hezkuntzako irakasle batenagatik. 2001eko irailetik abendurako txandan (365 ordu), berriz, 1.553.402 pezetako (9.336,13. euroko) diru-laguntza izango da Lehen Hezkuntzako ikasketariaren ordezkotzagatik, eta 1.720.000 pezetakoa (10.337,41. euro) Bigarren Hezkuntzako ikasketariarenagatik.
5. artikulua.– Egunen eta epeen egokitzapena.
Deialdi honetarako, 2000ko ekainaren 1eko Aginduan 1999/2000, 2000/2001 eta 2001/2002 ikasturteak eta 2000 urtea aipatzen direnean, 2000/2001, 2001/2002 eta 2002/2003 ikasturteak eta 2001 urtea direla ulertu behar da hurrenez hurren.
Halaber, bigarren puntuan, c atalean 2000ko maiatzaren 19ko eguna aipatzen denean, 2001eko maiatzaren 18ari dagokio oraingo honetan.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Edozeinek jakin dezan eta interesatu posibleek eskura izan dezaten, Agindu honen 2. eranskin moduan argitaratzen da 2001 ekitaldirako aurreikuspenen ondorioz 2000ko ekainaren 1eko Aginduan ezarritako araubide orokorraren testu eguneratua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean edo, bestela, bi hilabeteko epea egongo da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Adkizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 7a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
I. ERANSKINA / ANEXO I
2001. urtean gauzatuko diren IRALEren irakastordu barneko ikastaroetan parte hartzeko deialdirako
ESKABIDE-ORRIA / HOJA DE SOLICITUD
para participar en la convocatoria de cursillos de IRALE impartidos dentro del horario lectivo a ejecutarse en el año 2001.
I) Ikastetxearen datuak / Datos del Centro:
Ikastetxearen izena / Nombre del Centro: <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" nnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnn
nnnnnnnnnnnnnnnnnnnn Irakasteredua(k) / Modelo(s)A <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" nB <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n D <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n
Helbidea / Domicilio: <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" nnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnn Tel. <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" nnnnnnnnnnnn
Posta-kodea / C. Postal <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" nnnnnnn Herria / Población: <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" nnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnn
II) 2001eko urtarriletik ekainera arteko txandan irakastordu barneko ikastaroren bat egiten ari diren ikastetxe honetako irakasleak / Profesores del centro que están realizando alguno de los cursillos impartidos dentro del horario lectivo durante la tanda comprendida entre enero y junio del año 2001.
Irakaslearen izen-deiturak / Nombre y apellidos del/de la profesor/aNAN / DNIIkastaroa / Cursillo
1
2
3
4
III) 2001eko irailetik abendurako txandan irakastordu barneko ikastaroren bat egiteko proposatzen diren ikastetxe honetako irakasleak / Profesores del centro que se proponen para la realización de alguno de los cursillos impartidos dentro del horario lectivo durante la tanda comprendida entre septiembre y diciembre del año 2001.
Irakaslearen izen-deiturak / Nombre y apellidos del/de la profesor/a (*) NAN / DNIIkastaroa / Cursillo
1
2
3
4
5
6
.........................(e)n, 2001eko ............aren
En ........................, a .... de .................. de 2001.
(*) Gainera, 2001-2002 ikasturtean Ikastetxe-planean parte hartu nahi duen ikastetxe orok bere proiektu konkretua (bertan, besteak beste, ikasketari-nahien izen-abizenak, eskabide honetan bezala, ongi azaldurik) aurkeztu beharko du, beranduenik 2001eko maiatzaren 18an, tokian tokiko hezkuntza ordezkaritzan (edota, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38. atalean, 4. pasartean, adierazten duen edozein administrazio-gunetan). / Además, todos los centros que deseen participar en los Planes de centro del curso escolar 2001-2002 deberán presentar su proyecto concreto (especificando correctamente entre otros datos, al igual que en la presente solicitud, los nombres y apellidos de los aspirantes a cursillistas) en la Delegación Territorial correspondiente (o en cualquiera de los órganos administrativos definidos en el parágrafo 4 del artículo 38 de la Ley 30/92, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común) en fecha no posterior al 18 de mayo de 2001.
Ikastetxearen zigilua eta ikastetxearen titularraren izenpea /
Sello del Centro y firma del titular del Centro
II. ERANSKINA
2000ko ekainaren 1eko AGINDUAren testu egokitua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak emana, IRALE programaren baitan 2000. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenekoentzako laguntzetarako dei egiten duena.
Lehenengoa.– 2001. urtean IRALE programaren irakastordu barneko ikastaroren batean ikasketari gisa ari den irakaslerik duten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenekoei dei egiten zaie, aipatu irakasleen ordezkatzeek sortutako gastuei aurre egiten laguntzeko asmoz. Honetarako 2001. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetatik 662.158.980 pezetako (3.979.655,62 euro) diru-partida erabiliko da.
Bigarrena.– Deialdi honetan honako hauek parte hartu ahal izango dute:
a) Irakastordu barneko ikastaroetarako Hezkuntza Administrazioak liberazioak ematerakoan irakasle bat edo gehiago onartuko zaizkien ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenekoek.
b) Dagokion ikastetxeko zuzendariak aipaturiko irakasleak liberatuak izateko adostasuna idatziz emandako ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenekoek.
c) Gainera, Ikastetxe-planen bidezko liberazioetarako, horretarako berariaz Hezkuntza Ordezkaritzetan eskura dauden eskabide-orriak 2001eko maiatzaren 18an beranduenik sarrera emandako ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenekoek.
Hirugarrena.– Ikastetxe pribatuetako irakasle batek edo gehiagok, adierazitako epean irakastordu barneko ikastaroren batean parte hartzea eskatua izan beharko du ikastetxe horiek diru-laguntza jaso ahal izateko.
Gainera, deialdi honetan parte hartzen duten ikastetxe pribatuak ondoko zereginetara behartuta daude:
a) Diru-laguntza onartzera. Jasoko den diru-laguntzaren berri eman eta 15 eguneko epean honi uko egiten ez bazaio, laguntza hori onartutzat hartuko da.
b) Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzera.
c) Deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzen inguruan Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edota Herri Kontuen Euskal Epaitegiak bere egitekoak betez eska dezan edozein informazio eskaintzera behartuta dago laguntza jasotzailea.
d) Eskatzaileek ezin izango dute lehendik zabalik eduki herri administrazioek emandako antzeko laguntzaren bat itzultzeko espedienterik edo zigor-agiririk.
e) Kasuan kasuko foru aldundiak edo ogasun publikoak sinaturik ikastetxeek bere zergen ordainketan egunean egotearen ziurtagiria eskuratu behar dute.
f) Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria eskuratu behar dute.
g) Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du eskabide orriari erantsitako orri batean, edozein modutan ere, diru-laguntzen baturak ezingo du gainditu gastuaren %100. Horretarako, behar den neurrian murriztuko da legokiokeen diru-laguntza.
Laugarrena.– Deialdi honen bidez eskaintzen den diru-laguntza irakastordu barneko ikastaroetarako da. 2001eko urtarriletik ekainera arteko txandan (485 ordu), diru-laguntza 2.064.110 pezetakoa (12.405, 55. Euro) izango da Lehen Hezkuntzako irakasle baten ordezkotzagatik, eta 2.285.479 pezetakoa Bigarren Hezkuntzako irakasle batenagatik. 2001eko irailetik abendurako txandan (365 ordu), berriz, 1.553.402 pezetako (9.336,13 euro) diru-laguntza izango da Lehen Hezkuntzako ikasketariaren ordezkotzagatik, eta 1.720.000 pezetakoa (10.337,41 euro) Bigarren Hezkuntzako ikasketariarenagatik.
R300 eta R400 ikastaroak txanda bat baino iraupen gutxiagokoak balira, proportzionalki dagokien diru-laguntza emango da
Agindu honetako lehenengo atalean aipatutako diru-kopurua osotasunean erabiliko da deialdi honen helburuak lortzeko. Hau horrela izanik, irailetik abendura arteko txandari dagozkion diru-laguntzak emateko orduan soberakinik gertatuko balitz, atal honen lehenengo pasartean ezarritako diru-banaketak egin ondoren, soberakin hori txanda horretako bertako diru-laguntzen onuradunen artean banatuko da hainbanaketa eginez (guztien arteko diru-zatiketa eginez). Soberakin horren banaketa osagarriaz, hori bai, inola ere ezingo da ordezkoaren gastu osoaren %100 baino diru-laguntza handiagoa eman.
Bosgarrena.– Diru-laguntza lan-orduen proportzioan emango da irakasle bat egun osoz hartu ordez denbora gutxiagorako kontratatzen den kasuetan.
Seigarrena.– Irakasle ordezkoari ikastetxeak ordainduko dio honen lan-hitzarmenak dioenari jarraiki, eta ordaindu beharreko kopurua kontratuan ezarritako maila profesionalari dagokiona izango da.
Zazpigarrena.– Plazaren jabearen titulazioa eta irakasle ordezkoarena bera izango da.
Zortzigarrena.– Ordezkotzaren ordu-kopurua gehienez IRALEra doan titularraren liberazioko ordu-kopuru bera izango da. Aipaturiko ordezkapena irakasle bat edo batzuen artean egin ahal izango da.
Bederatzigarrena.– IRALEko ordezkoaren lan-hitzarmenak bitarteko izaera izango du, irakasle erlijiosoen kasuan izan ezik. Mugagabeko lan-hitzarmena duten irakasleak ondoko kasu hauetan onartuko dira:
a) Aurreko ikasturtetik ikastetxean gelen kopurua murriztu egin denean irakasleen kopurua mantenduz.
b) Ikastetxeak, lan-orduak gehitzeko helburuz, irakasleak egun osoz izan beharrean egun zati batez dituenean.
Hamargarrena.– Diru-laguntza jaso nahi duten ikastetxe guztiek, liberatu nahi lukeen irakasleak IRALEren eskabide-orria ezarritako epean betetzeaz gainera, Agindu honen eranskinean ezagutzera ematen den eskabide-orria bete beharko dute, eta kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu (edota, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, bere 38. atalean, 4. pasartean, adierazten duen edozein administrazio-gunetan). Ikastetxearen titularrak txanda berean gehienez zenbat irakasle liberatu nahi dituen zehaztu behar du deialdiaren eranskinean. Horrezaz gainera, 2000-2001 ikasturteko 2. txandan liberaturik dauden irakasleen kasuan, ikastetxeak ordezko irakaslearen kontratuaren kopia erantsi beharko dio eskabideari. 2001-2002 ikasturteko irailetik abendurako txandan irakasleren bat liberatzen duten ikastetxeek, berriz, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute ordezko irakaslearen kontratuaren kopia aurkezteko. Dokumentazioa behar den epean aurkeztu ezean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez dio ikastetxe horri diru-laguntzarik emango.
Hamaikagarrena.– Ikastetxeek diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabetekoa izango da. Administrazioan jasotako eskabidean hutsune edo osatu beharren bat somatuko balitz, honen berri emango zaio eskatzaileari eta 10 eguneko epea emango zaio eskabidea osa dezan. Epe horretan ez bada eskabidea osatzen, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, horretarako ebazpena eman ondoren, Herri-Administrazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluak dioenari jarraiki.
Hamabigarrena.– Diru-laguntzen banaketa erabaki baino lehen, Hezkuntza Sailak ikastetxe pribatuetako edo gizarte-ekimeneko ikastetxeetako ordezkari adituekin batera jasotako eskabideak aztertuko ditu. Horretarako sare pribatuko euskalduntze alorreko jarraipen-batzordea eratua dago, eta bere partaideak hauek dira:
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, edo bere ordezkoa, buru;
Euskara Zerbitzuaren burua;
Euskara Zerbitzuko IRALE programaren arduraduna, idazkari;
Patronalaren ordezkariak;
Unibertsitatez kanpoko sare pribatuko sindikatuen ordezkariak.
Hamahirugarrena.– Berariaz sortutako ebazpen-batzorde batek banan-banan aztertuko ditu ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenekoen laguntza-eskabideak, baldintzak bete dituzten ala ez aztertuz; eta 2001. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean parte hartzea eskatu dutenen artetik ordezkapenen kontzeptupean diru-laguntza zein ikastetxeri eman proposatuko dio Hezkuntza sailburuordeari, azken honek dagokion Ebazpena argitara dezan. Bertan, ikastetxe bakoitzean liberazio partziala edo osoa izan duten irakasleen zerrenda azalduko da. Aipaturiko ebazpen-batzordearen partaideak hauek izango dira:
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, edo bere ordezkoa, buru;
Euskara Zerbitzuaren burua eta bertako IRALE programaren arduraduna; azkenengo hau idazkari;
Hezkuntza Ordezkaritza bakoitzeko lurraldeburua edota euskara atalburua;
Irakaskuntza pribatuko euskalduntze arloko Jarraipen-Batzordeko kide bat, patronalaren izenean;
Jarraipen-Batzordeko beste kide bat, sindikatuen izenean.
Ikasketarigaien kopurua dirubideek onar dezaketena baino handiagoa denean, IRALEren aurkezpen-txostenean emandako lehentasun-irizpideen arabera jokatuko da. Beraz,
1.– Plaza-azpikopuru bat izango da HE1 eta HE2 agirien prestakuntzarako ikastaroetan. Honetan honako hauek izango dira lehentasunak.
a) Sarrera-azterketako nota.
b) Irakastereduari dagokionez, ondoko lehentasun-ordenari eutsiko zaio:
D eredua.
B eredua.
A eredua.
c) Irakasleen lan-egoerari dagokionez, ondoko lehentasun-ordenari eutsiko zaio:
Behin-betiko irakaslea.
Behin-betiko etenduna.
Besterik.
Horretan berdin baleude, Irakaskuntza Pribatuan zerbitzu-urte gehiago eginak dituena lehenetsiko da.
2.– HE2tik gorako ikastaroetarako plaza-azpikopuru bat gordeko da. Lehentasunak honako hauek izango dira:
a) 2001-2002 ikasturtean (edo beranduenik, 2002-2003an) lehen aldiz euskal lerro bat hartzeko konpromisoa hartzen duten LMHko irakasleak;
b) 2001-2002 ikasturtean (edo beranduenik, 2002-2003an) lehen aldiz euskal lerro bat hartzeko konpromisoa hartzen duten DBHko edo DBHOko irakasleak;
c) Gainerakoak, euskarazko gaitasun-agiria aspaldidanik eskuratu zutenetatik hasita.
Multzo bakoitzaren barnean berdintasuna hausteko, antzinatasuna erabiliko da irizpide moduan.
3.– Ikastetxeetako euskalduntze-ekimenak (ikastetxe-planak) aurrera eramateko plaza-azpikopuru bat finkatuko da, azkenik, Hezkuntza Sailaren eta ikastetxe pribatuen artean.
Liberazio partzialetarako irizpideak honako hauek izango dira:
a) Ikastetxe bakoitzak proposatutako irakasleen zerrenda aurkeztuko du, bere lehentasunen arabera prestatua, ikasketari-nahi bakoitzaren euskara-maila (ikastetxearen aburuz, zer urrats gainditua duen) adieraziz.
b) ikaspostuak banatzerakoan, ikastetxeek proposatutako ikasketari-nahien euskara-maila hartuko da kontuan; lehentasuna mailarik altuena dutenei emango zaie.
c) Berdintasuna hausteko ikastetxearen eredua begiratuko da.
d) Berdintasunak bere horretan jarraitzen badu, azkenik, liberatu gutxien duen ikastetxea lehenetsiko da.
Hamalaugarrena.– Hezkuntza Sailordetzak bi Ebazpen jakinaraziko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horietan ikastetxeei emango zaien diru-laguntza adieraziko da, irakasleon eta beren ikastetxeen nortasun-ezaugarriak eskainiz eta laguntzaren zenbatekoa finkatuz. Diru-laguntza hauek denak batera ordainduko dira, eta Ebazpenak argitaratu bezain azkar, salbu eta Agindu honen 10. atalean finkatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Lehenengo Ebazpenean, 2000-2001 ikasturteko 2. txandan liberatuta egonik Hezkuntza Sailak diruz lagunduko dituen irakasleen zerrenda argitaratuko da, 2001eko irailaren 15a baino lehen. Bigarren Ebazpenean, 2001-2002 ikasturteko irailetik abendurako txandarako liberatuta egonik Sailak diru-laguntza emango dien irakasleen zerrenda argitaratuko da, 2001eko abenduaren 30a baino lehen.
Ezarritako epeetan ebazpenak argitaratzen ez badira, eskabideak ezetsitzat jo daitezke.
Laguntza-eskatzaileetariko bat edo gehiago hartutako Erabakiarekin ados ez balego eta gora jo nahi balu, Erabakia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean gora jotzeko errekurtsoa egiteko aukera izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean.
Hamabosgarrena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduaren (1994ko otsailaren 11ko EHAA) 4. atalaren 3. puntuak xedatzen duenez, aurkezpen-txostenez jakinaraziak ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aldian aldiko ekitaldiaren baldintza konkretuak. Horien arabera, 2001. urtean egin beharreko liberazio-txanda bakoitzaren iraupena 2000-2001 ikasturteko eta 2001-2002 ikasturteko aurkezpen-txostenetan ezarritakoa izango da; edo, bestela bertan adierazten den bezala, hala balegokio, beraiek ondoren eguneratzen dituen edozein arautan adierazten den hainbatekoa.
Hamaseigarrena.– IRALE programaren bidez irakastordu barnean liberatuta dagoen irakasleak ez du aldi horretan irakasletzan jardungo eta bere ikastetxeak ezin izango dio diru-kopururik bere soldatatik kendu. Ikastetxe-planen kasuan, IRALEren 2001-2002ko aurkezpen txostenean ezarritako irizpideak hartuko dira gidari. Arautu gabekoa, berriz, jarraipen batzordean erabakitakoaren baitan geldituko da.
Hamazazpigarrena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko mekanismoak ezarriko ditu diru-laguntzok begiz jotako helbururako erabiltzen direla ziurtatzeko. Hau bete ezean, ikastetxeak itzuli egin beharko ditu. Ikastetxeren batek laguntza jaso eta ekimena aurrera eman ez edota baldintzaren bat bete gabe utziko balu, jaso duen diru-kopurua eta horri dagozkion legezko interesak itzuli egin beharko ditu, 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (92-2-7ko EHAA) zehaztutako prozeduraren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira.