Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2001eko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2752

EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 3koa, 2000ko abenduaren 29ko Ebazpena aldatzeko dena. 2000ko abenduraren 29ko Ebazpenaren bitartez, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura 2000rako emango ziren dirulaguntzak esleitu ziren.

Lehendakaritzaren idazkariaren 2000ko abenduaren 29ko Ebazpenaren bidez, 2000ko ekitaldirako Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren pentzutan aurkeztutako proiektuei dirulaguntzak eman zitzaizkien. Ebazpen horren aurka eta ebazpenaren Laugarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz aukerako berraztertzeko errekurtsoak jarri ziren, eta honako erakundeek egindakoak aintzat hartu dira: Hirugarren Mundua ta Bakea, Fundación Paz y Solidaridad eta SED. Solidaridad Educación y Desarrollo erakundea, PRO-2000 K1/0092, PRO-2000K1/0118 eta PRO-2000K1/0113 proiektuetan.

Hiru errekurtso horiek onartzeko Ebazpenean ebatzitako bigarren atalean ezarritakoari jarraiki, Ebazpen horien berri eman zitzaion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, 92/2000 Dekretuaren 36 artikuluaren arabera zuzendaritza horrek Dekretu horren 37. eta 38. artikuluetan ezarritakoa betetzeko eman behar zituen txostenak eman zitzan, eta txosten horiek eman ondoren Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzarako Fondoaren Kudeatzaile Batzordea bildu eta Lehendakaritzako idazkaritza honi dirulaguntzak ematea proposa ziezaion egoki iritziz gero.

Hirugarren Munduko Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzarako Fondoaren Kudeatzaile Batzordea bilduta (urriaren 19ko 350/1999 Dekretuaren bidez arautua), 92/2000 Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 2001 urteko apirilaren hiruko aktan jasotako proposamena ikusita eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak ezarritako baremazioaren arabera aldeko txostena eman ondoren, honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2000ko abenduaren 29ko Ebazpena aldatzea 2000ko ekitaldirako Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren pentzutan, honako baldintza hauetan:

A) 61.950.000 PTAko dirulaguntza ematea SED. Solidaridad Educacion y Desarrollo erakundeari "Vivir en familia" proiektua, PRO2000K1/0113 errefentzia duena, burutzeko.

Aukeratutako proiektuari dirulaguntza ordaintzeko era maiatzaren 30eko 92/2000 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoa izango da.

B) III. Eranskinean honako proiektu hauek jasotzea, indarrean dagoen ekitaldiko aurrekontuetan dirurik gelditzen bada erabiltzeko: "Mejora de la Capacitación a atención a pacientes de diabetes" Hirugarren Mundua ta Bakea-Paz y Tercer Mundo erakundearena, eta "Abastecimiento de agua potable en Cantón El Amate en El Salvador" Fundación Paz y Solidaridad erakundearena.

Ondorioz, III. Eranskineko proiektuek honako lehentasun hurrenkera izango lukete:

HURRENK. ERR. ESKEGILEA PROIEKTUA LEKUA

ZK

N.º DE REF. SOLICITANTE PROYECTO LUGAR

ORDEN

1 PRO-2000K1/0092 HIRUGARREN MUNDUA MEJORA DE LA CAPACITACION

TA BAKEA - PAZ Y TERCER A ATENCION PACIENTES

MUNDO DE DIABETES Palestina

2 PRO-2000K1/0058 FUNDACION ALBOAN FORTALECIMIENTO RED

DE RADIO POPULARES

Y EDUCATIVAS DE AMERICA

LATINA Ecuador

3 PRO-2000K1/0097 HIRUGARREN MUNDUA FORTALECIMIENTO DE

TA BAKEA - PAZ Y LA PARTICIPACION

TERCER MUNDO CIUDADANA PARA

EL DESARROLLO MUNICIPAL El Salvador

4 PRO-2000K1/0118 FUNDACIÓN PAZ Y ABASTECIMIENTO DE AGUA

SOLIDARIDAD DE EUSKADI POTABLE EN CANTON

EL AMATE EN EL SALVADOR El Salvador

5 PRO-2000K1/0138 CARITAS DIOCESANA REACTIVACION DEL

ASOCIACIÓN DE CENTRO DE PROMOCION

SAN SEBASTIÁN HUMANA SAN BENITO,

CAPACITANDO A

COMUNITARIOS DE LA

DIOCESIS DE VERAPAZ Guatemala

6 PRO-2000K1/0152 FUNDACIÓN PAZ Y FORTALECIMIENTO Y

SOLIDARIDAD DE EUSKADI PARTICIPACION

COMUNITARIA A TRAVES

DE PROYECTOS DE AGUA

Y SANEAMIENTO

BASICO - FARAGUA Guatemala

7 PRO-2000K1/0082 PROYDE- PROEGA CENTRO EDUCATIVO India

8 PRO-2000K1/0059 OCSI AMS Org. Coop. SISTEMAS DE RIEGO DE

Y Sol. Internacional BAJO PRESUPUESTO

PARA ZONAS SECAS

DE ECUADOR Ecuador

9 PRO-2000K1/162 ASOCIACIÓN JUVENIL CAPACITACION PROFESIONAL

MADRESELVA PARA JOVENES DE LA

UNIDAD EDUCATIVA

"NUESTRA SEÑORA DE LA PAZ" Bolivia

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 3a.

Lehendakaritzaren idazkaria,

JESUS PEÑA MARTINEZ.


Azterketa dokumentala