Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2001eko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2751

EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egiten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren zerbitzuan diharduten langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko, berariazko deialdiak egiten ditu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak sei hilabeterik behin gutxienez, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena) ezartzen duena betez.

Justizi Administrazioko ofizial, laguntzaile eta agenteen kidegoetako eta auzitegi medikuen kidegoko funtzionarioek ere aukera dute Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko aldiro antolatzen dituen deialdietara aurkezteko, martxoaren 11ko 49/1997 Dekretuak ezartzen duenaren arabera.

Bestalde, 1999ko otsailaren 18ko dataz, Justizi Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak eta Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zenbait arlotan euskararen erabilera normalizatzeari buruzko lankidetza hitzarmena sinatu zuten.

Lankidetza hitzarmen honetako bosgarren klausulak bide ematen die Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko karrera judizialeko kideei Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko antolatzen dituen deialdietara aurkezteko.

Azkenik, administrazio-jardueraren goiburu izan behar duen eraginkortasunari zor zaionagatik, horrelako probetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen da gutxieneko euskara maila izatea, kasuan kasuko hizkuntza-gaitasunari buruzko programen arabera, giza bitartekoen ahaleginak eta baliabide materialak alferrik gal ez ditzan, ez Administrazioak, ezta azterketa egileak ere.

Horiek horrela, aipatutako araudia betez, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzearren euskara probak egiteko 2001 urteari dagokion lehenengo deialdia onartzea, eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 16a

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

ERANSKINA
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO DEIALDIAREN EBAZPENARENA.
OINARRIAK

1. oinarria.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren zerbitzuan diharduten langileek parte har dezakete proba hauetan, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren ezarpen esparru barrukoak badira. Martxoaren 11ko 49/1997 Dekretuak ezartzen duena betez, Justizi Administrazioko ofizial, laguntzaile eta agenteen kidegoetako funtzionarioek eta auzitegi medikuen kidegoko funtzionarioek ere aukera izango dute proba hauetan parte hartzeko.

Bestalde, 1999ko otsailaren 18ko dataz, Justizi Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu zuten lankidetza hitzarmenak, bosgarren klausulan, bide ematen du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko karrera judizialeko kide, kidegai, behin-behineko epaile, ordezko magistratu, ordezko epaile eta bake-epaileek proba hauetan parte hartzeko.

2. oinarria.– Deialdi honek lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko aukera ematen du. Edozein modutara, azterketarigaiek hizkuntza-eskakizun bakarreko azterketa egin ahal izango dute.

3. oinarria.– Xede eta burubiderik gabeko azterketarik ez egitearren, deialdi honetan lehen, bigarren eta hirugarren hizkuntza-eskakizunetara aurkeztu ahal izateko euskararen gutxieneko ezagupen-maila izatea eskatzen da. Gutxieneko ezagupen-maila hori desberdina da aurkeztu nahi den hizkuntza-eskakizunaren arabera. Horrela bada, gutxieneko maila hauetakoren bat bete behar da, eskaria egiteko garaian:

Euskalduntze-alfabetatze ikastaroak egin edo egiten ari direnen kasuan:

Lehen hizkuntza-eskakizunera aurkeztu ahal izateko: euskalduntzeko 6. urratsa egiten ari izatea edo lehendik gaindituta izatea, edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko 2. maila gaindituta izatea.

Bigarren hizkuntza-eskakizunera aurkeztu ahal izateko: euskalduntzeko 8. urratsa egiten ari izatea edo lehendik gaindituta izatea, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila gaindituta izatea, edo Alfabetatze I egiten ari izatea edo lehendik gaindituta izatea.

Hirugarren hizkuntza-eskakizunera aurkeztu ahal izateko: euskalduntzeko 11. urratsa egiten ari izatea edo lehendik gaindituta izatea, edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. maila gaindituta izatea, edo Alfabetatze II egiten ari izatea edo lehendik gaindituta izatea.

Ohiko ikastaroetan ez, baizik eta autoikaskuntza sistemaren bitartez ikasten aritu izan edo ari direnei ere euskararen gutxieneko ezagupen-maila eskatuko zaie. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Eusko Jaurlaritzako langileentzat antolatutako ikastaroetan autoikaskuntza sistemarekin aritu izan direnei edo ari direnei mailaketa-proban eman zuten maila hartuko zaie kontuan, eta euskalduntze-alfabetatze ikastaroetarako ezarritako gutxieneko mailekin erkatuko da.

Euren kasa autoikaskuntza sistemekin aritu izan direnek edo ari direnek euskaltegiaren edo zentroaren ziurtagiria aurkeztuko dute eskabidearekin batera. Ziurtagirian zehaztuko da zein sistemarekin egin den edo egiten ari den ikastaroa, maila eta horrek euskalduntze-alfabetatzeko urratsekin daukan parekotasuna.

Ikasketak euskaraz egin dituztenen kasuan:

Lehen hizkuntza-eskakizunera aurkeztu ahal izateko: Oinarrizko ikasketak (OHO, IEE, LH 1) euskaraz eginda izatea.

Bigarren hizkuntza-eskakizunera aurkeztu ahal izateko: Oinarrizko ikasketak (OHO, IEE, LH 1) euskaraz eginda izatea eta dagoeneko 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea.

Hirugarren hizkuntza-eskakizunera aurkeztu ahal izateko: Oinarrizko ikasketak (OHO, IEE, LH 1) euskaraz eginda izatea eta dagoeneko 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea.

Beti ere, erdi mailako edota goi-mailako ikasketak (LH II, BBB, UBI, unibertsitatea) euskaraz egin dituzten langileek 1., 2. edo 3. hizkuntza-eskakizuneko azterketa egiteko aukera izango dute.

Euskaldun zahar alfabetatu gabeek, hau da, ama hizkuntza euskara izanik, ikastarorik burutu ez dutenek 1. hizkuntza-eskakizuneko azterketa egiteko aukera izango dute. Dagoeneko 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta badute, aukera izango dute 2. hizkuntza-eskakizunera aurkezteko.

Langile bakoitzak eskaera-orrian adieraziko du lortutako ezagupen-maila eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak kontrastatu egingo du informazio hori HABEren datu ofizialekin.

Euskalduntze zein Alfabetatze programetako ikastaroei dagokienez, HABEk homologatutako euskaltegietan egindako ikastaroak hartuko dira kontuan bakarrik.

Hizkuntza Eskola Ofizialetan gainditutako mailak direnean, ziurtagiria bidali behar da eskabidearekin batera, kasu guztietan.

Langileren batek bere erakundearen ekimenez bideratutako ikastaroren batean parte hartu badu, edo hartzen ari bada, erakundeak berak egiaztatu beharko du ikastaroaren maila, eta langileak erakundearen egiaztagiria bidali beharko du eskabidearekin batera. Ikastaro horiek aintzat hartzea, beti ere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen esku geratuko da.

Langileren batek eskatutako hizkuntza-eskakizunerako baldintzak betetzen ez baditu, baina bai beheragoko hizkuntza-eskakizun baterako, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak azken honetarako onartuko du ofizioz, dagoeneko hizkuntza-eskakizun hori egiaztatuta ez badauka.

4. oinarria.– Laugarren hizkuntza-eskakizuneko azterketa, lanpostuan hizkuntza-eskakizun hori daukaten langileek, lanpostuan 3. hizkuntza-eskakizuna edukita 3. hori egiaztatu edo honen baliokidea den tituluren bat lortu duten langileek eta, azkenik, betetzen duten lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna edozein izanda ere, gutxienez erdi mailako titulazioa izan eta 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu edo honen baliokidea den tituluren bat lortu duten langileek egin ahal izango dute. Azkenengo egoera honetan dauden langileek eskabidearekin batera erdi mailako edo goi mailako tituluaren kopia bidali beharko dute.

Justizia Administrazioko langileen kasuan, laugarren hizkuntza-eskakizuneko azterketa egin ahal izateko 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta edo honen baliokidea den tituluren bat izatea eskatuko da.

5. oinarria.– Minusbaliotasun fisikoren bat duten azterketarigaiek eskari-orrian adierazi behar dute zein egokitzapen behar duten azterketa egin ahal izateko, beti ere, eskatu beharreko gaitasuna berdina izango delarik.

6. oinarria.– Azterketak zuzendu eta neurtuko dituzten epaimahaikide titularrak eta ordezkoak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak izendatuko ditu ebazpen bidez. Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraituz, epaitu beharreko proben edukiak nolakoak diren kontuan hartuta osatuko da Epaimahaia. Epaimahaikiderik gehienak karrerako funtzionarioak edo langile finkoak izango dira eta 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izan beharko dute.

Nolanahi ere, epaimahaiburua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Euskalduntze zerbitzuburua edo berak izendatutako ordezkoa izango da eta idazkaria Zerbitzu bereko teknikari bat.

Epaimahaiak barne-jarduerarako hartutako arauen kalterik gabe, egoki ikusten dituen laguntzaileak izendatuko ditu.

7. oinarria.– Azterketetan parte hartzekotan, eskabideak aurkezteko epea Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik hasita, 15 egun naturalekoa izango da.

Eskabideak, epe horren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak beren beregi prestatutako eskabide-orriaren bidez aurkeztu beharko dira.

Eskabide-orria deialdi honen II eranskinean eta Internet-eko www.ivap.org/eusk/deialdia.htm helbidean eskainiko da. Eusko Jaurlaritzako langileek Intranet-eko Webs EE.AA. eta SS.PP. atalaren barruan, HAEEren Web-gunean ere eskuratu ahal izango dute.

Interesatuek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dute eskabidea. Hona hemen helbideak:

Vitoria-Gasteiz: Donostia-San Sebastián kalea, 1.

Oñati: Unibertsitate Zaharra.

Bilbo: Errekalde zumarkalea, 18.

Donostia-San Sebastián: Prim, 7.

Halaber, eskabideak aurkez daitezke azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4. atalak dioen edozein eratan.

8. oinarria.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako deialdietara lehenengo aldiz aurkezten direnek, edota inoiz aurkeztu arren, ondoren lanpostuz aldatu direnek, eskabidearekin batera, jarraian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte hizkuntza-eskakizunen erregistroaren ondorioetarako:

– Nortasun Agiriaren fotokopia

– Funtzionario izendapenaren edo lan-hitzarmenaren fotokopia.

Dokumentu hauek aurkezterik ez duten langileek funtzio publikoko gaietan eskumena duen organo titularraren ziurtagiria bidali beharko dute, beren lan-egoera ziurtatzeko.

9. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu, eta horiek aztertu ondoren, onartutako eta baztertutako azterketarigaien behin-behineko zerrenda onartuko du Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari jaunak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpenaren bidez jakinaraziko da.

Onartutako eta baztertutako azterketarigaien behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 7 egun naturaleko epea izango dute interesatuek erreklamazioak aurkezteko. Erreklamaziook idatziz aurkeztu behar zaizkio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari.

10. oinarria.– Epea amaituta erreklamaziorik ez bada, onartutako eta baztertutako azterketarigaien behin-behineko zerrenda behin-betiko bihurtuko da.

Erreklamaziorik egon bada, aurkeztutakoak aztertu eta ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako azterketarigaien behin-betiko zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Azterketak egiten direnerako behin-betiko zerrenda argitaraturik ez badago, erreklamazioa aurkeztu duten azterketarigaiek azterketa egin ahal izango dute. Azterketa honek, ordea, ez du inolako baliorik izango azterketarigaia baztertuta gelditzen bada.

11. oinarria.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egokituko du azterketen egutegia, eskaera-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta.

Azterketen egunak, lekuak eta orduak epaimahaikideak izendatzeko ebazpenean bertan jakinaraziko dira. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

12. oinarria.– Hizkuntza-eskakizun bakoitzean eskatuko den ezagupen maila neurtzeko ondorengoak hartuko dira kontuan: batetik, 86/1997 Dekretuaren 13.2. atalean eta Eranskinean hizkuntza-eskakizun bakoitzerako zehaztutako hizkuntza gaitasunak eta, bestetik, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren 1990.eko uztailaren 5eko Ebazpenean hizkuntza-eskakizun bakoitzerako ezarritako egitarauak.

13. oinarria.– Kalifikazioa orokorra izango da, hau da, "gai" edo "ez gai", trebetasun bakoitzerako gaitasuna ere adieraziko delarik. Emaitza orokorra "ez gai" denean, trebetasunen bat gainditu izanak ez du baliorik izango deialdi honetako konparaziozko azterketarako, ezta ondorengo deialdietarako ere.

14. oinarria.– Azterketen behin-behineko emaitzak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez jakinaraziko dira eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. Emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 7 egun naturaleko epea izango dute interesatuek erreklamazioak aurkezteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren aurrean.

Epe hori igaro ondoren, erreklamaziorik aurkeztu ez duten azterketarien emaitzak behin-betiko bihurtuko dira eta hizkuntza-eskakizunen egiaztapen hauek ondorioak izango dituzte emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunetik hasita.

15. oinarria.– Emaitzen kontrako erreklamazio epea amaituta, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak aurkeztutako erreklamazioak onartuz edo gaitzetsiz ebatziko ditu. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuaren aurrean, berau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Epe hori igarota, errekurtsorik aurkeztu ezean, erreklamazioen ondorioz erabakitako emaitzak behin-betiko bihurtuko dira eta hizkuntza-eskakizunen egiaztapenek ondorioak izango dituzte emaitza hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunetik hasita.

16. oinarria.– Azterketara aurkeztu eta suspenditu duten azterketariek konparaziozko azterketa egiteko aukera izango dute, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera. Bigarren azterketaldi hau lehenengoa egin eta sei hilabete igaro baino lehen egingo da.

Konparaziozko azterketa hauetarako lekuak, egunak eta orduak aditzera emango ditu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak zuzendariaren ebazpen bidez eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko ditu.

17. oinarria.– Konparaziozko azterketen behin-behineko emaitzak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez jakinaraziko dira eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. Emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 7 egun naturaleko epea izango dute interesatuek erreklamazioak aurkezteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren aurrean.

Epe hori igaro ondoren, erreklamaziorik aurkeztu ez duten azterketarien emaitzak behin-betiko bihurtuko dira eta hizkuntza-eskakizunen egiaztapen hauek ondorioak izango dituzte konparaziozko azterketen emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunetik hasita.

18. oinarria.– Konparaziozko azterketen emaitzen kontrako erreklamazio epea amaituta, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak aurkeztutako erreklamazioak onartuz edo gaitzetsiz ebatziko ditu. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuaren aurrean, berau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Epe hori igarota, errekurtsorik aurkeztu ezean, erreklamazioen ondorioz erabakitako emaitzak behin-betiko bihurtuko dira eta hizkuntza-eskakizunen egiaztapenek ondorioak izango dituzte konparaziozko azterketen emaitza hauek argitaratutako egunetik hasita.

19. oinarria.– Proba hauen bidez hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatzen dutenek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ziurtagiria jasoko dute.

20. oinarria.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egiten duen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen honen kontra, lehen aipatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114 eta hurrengo atalen arabera, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO PROBAK (2001/1)
ESKABIDE-ORRIA
PRUEBAS DE ACREDITACIÓN DE PERFILES LINGÜÍSTICOS (2001/1)
SOLICITUD

NORBERAREN DATUAK

DATOS PERSONALES

NAN

DNI

1. abizena 2. abizena_________________________________

1er apellido 2.º apellido

Izena Jaioteguna________________________________

Nombre Fecha de nacimiento

ERAKUNDEAREN DATUAK

DATOS DE LA INSTITUCIÓN

Erakundea__________________________________ Saila_______________________________________

Institución Departamento

Zuzendaritza Telefonoa/Luzapena___________________________

Dirección Teléfono/Extensión

Helbidea

Dirección postal

Parte hartu nahi dut Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenaren bidez dei egindako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetan.

Deseo tomar parte en las pruebas de acreditación de perfiles lingüísticos convocadas mediante Resolución del Director del Instituto Vasco de Administración Pública.

(e)n, 2001eko aren_____(e)an
En , a de de 2001

Langilearen sinadura Erakundea (sinadura eta zigilua)

Firma del trabajador o de la trabajadora La institución (sello y firma)

LANPOSTUAREN DATUAK(1) / DATOS DEL PUESTO (1)

• Lanpostu-zerrendan agertzen den lanpostua_

Puesto incluído en la Relación de Puestos de Trabajo (RPT)

Lanpostuaren izena________________________________________________________________________

Denominación del puesto Código del puesto

Lanpostuaren kodea___________________ Dotazio-zenbakia____________________

Código del puesto Número de dotación

• Lanposturik gabe Lanpostu-zerrendan

Sin puesto en la R.P.T. <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n

Hizkuntza-eskakizuna 1 <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n 2 <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n 3 <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n 4 <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n Derrigortasuna BAI <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n EZ <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n Derrigortasun-data___________

Perfil lingüístico Preceptividad Fecha de preceptividad

Hizkuntza-eskakizunik gabe <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n

Sin perfil lingüístico

(1) Orain betetzen duzun lanpostuaren datuak

(1) Datos del puesto que ocupa actualmente

LAN EGOERA / SITUACIÓN LABORAL

EAEko herri-administrazioko langilegoa / Personal al servicio de las administraciones de la CAPV

Karrerako funtzionarioa <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n Lan-kontratu finkoduna <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n Praktikaldiko funtzionarioa <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n

Funcionario/a de carrera Laboral fijo/a Funcionario/a en prácticas

Bitarteko funtzionarioa <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n Bitarteko edo lan-kontratudun jardundako denbora:

Funcionario/a interino/a Duración del contrato o interinidad:

5 hilabete baino gehiago <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n

Más de 5 meses

Aldi baterako lan-kontratuduna <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n

Laboral temporal 5 hilabete baino gutxiago <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n

Menos de 5 meses

Zehaztu gabe___________ <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n

Sin especificar

Kidegoa, eskala edo maila

Cuerpo, escala o categoría

EAEko Justizia Administrazioko Karrera Judizialeko kideak / Miembros de la Carrera Judicial de la Administración de Justicia de la CAPV

Karrera Judizialeko kidea <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n Karrera Judizialeko kidegaia <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n Ordezko magistratua <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n

Miembro de la Carrera Judicial Aspirante a la Carrera Judicial Magistrado suplente

Behin-behineko epailea <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n Ordezko epailea <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n Bake-epailea <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n

Juez de provisión temporal Juez sustituto Juez de Paz

ESKATUTAKO HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA / PERFIL LINGÜÍSTICO SOLICITADO

Zein hizkuntza-eskakizunetara aurkeztu nahi duzu? 1 2 3 4

Perfil lingüístico al que desea presentarse

1. edo 2. HE eskatu baduzu, zein azterketa-eredu nahi duzu? BATUAZ <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n BIZKAIERAZ <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n

Si ha solicitado el perfil 1 ó 2, ¿qué modelo de examen desea?

ARABA BIZKAIA GIPUZKOA

Non egin nahi duzu azterketa? <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n n n

¿Dónde desea realizar el examen?

———————————————————————————————————————————

ELBARRITASUNA

MINUSVALÍA

Azterketa egiteko egokitzapenen bat behar baduzu, adierazi zein:___________________________________

Si necesita alguna adaptación para realizar el examen, indique cuál:

_________________________________________________________________________________________

EUSKARAREN EZAGUPEN MAILA / NIVEL DE CONOCIMIENTO DE EUSKERA

1., 2. edo 3. hizkuntza-eskakizunera aurkeztu nahi dutenentzat bakarrik

A cumplimentar sólo por quienes deseen realizar el examen de perfil lingüístico 1, 2 ó 3

Adierazi egiten ari zaren maila. Orain ikastaroetan ez bazabiltza, adierazi gaindituta duzun maila.

Indique el nivel que está realizando. Si actualmente no está realizando ningún curso, señale el que haya superado.

Euskalduntze 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

Euskaldunización

Alfabetatze I II

Alfabetización

HAEEren bitartez egindako autoikaskuntza ikastaroetan aritu izan naiz edo ari naiz:

He estado o estoy realizando cursos de autoaprendizaje organizados por el IVAP:

Nire kasa egindako autoikaskuntza ikastaroetan aritu izan naiz edo ari naiz:

He estado o estoy realizando cursos de autoaprendizaje por mi cuenta:

Zein euskaltegi edo zentrutan*? :

En qué euskaltegi o en qué centro*?:

Hizkuntza Eskola Ofizialean gainditutako maila* 1 2 3 4

Curso superado de la Escuela Oficial de Idiomas*

Euskaraz egindako ikasketak: OHO <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n IEE <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n LH I <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n LH II <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n BBB <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n UBI <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n UNIBERTSITATEA <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n

Estudios realizados en euskera EGB REM FP I FP II BUP COU UNIVERSIDAD

Euskaldun zahar alfabetatugabea <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n

Vascoparlante sin alfabetizar

* Ziurtagiria aurkeztu behar da eskabidearekin batera / * Se debe presentar el certificado junto con la solicitud

4. hizkuntza-eskakizunera aurkeztu nahi dutenentzat bakarrik

A cumplimentar sólo por quienes deseen realizar el examen de perfil lingüístico 4

3. HEren baliokidea den tituluren bat daukat <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n *Zein? :____________________________________

Tengo un título equivalente al 3er PL *¿Cuál?

Erdi mailako edo goi mailako titulazioa daukat <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n *Zein? :____________________________________

Tengo titulación media o superior *¿Cuál?

AIPA ITZAZU ZURE LANPOSTUA KOKATUTA DAGOEN ARLO EDO ZERBITZUAREN EGINKIZUN NAGUSIAK:

AIPA ITZAZU ZURE LANPOSTUAREN EGINKIZUNAK:

*Fotokopia atxiki behar da / *Se debe adjuntar la fotocopia


Azterketa dokumentala