Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2001eko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2745

AGINDUA, 2001ko maiatzaren 9koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko 2000. urteko lanpostu-eskaintza publikoko hautaketa-prozesuetako epaimahaien kideak izendatzen dituen 2001ko apirilaren 4ko agindua aldatzen duena.

2001ko apirilaren 4ko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren Aginduaren bidez, 2000. urteko lanpostu-eskaintza publikoko hautaketa-prozesuak kalifikatuko dituzten epaimahai batzuren kideak izendatu ziren.

Hori argitaratuta, gorabehera batzuk eman dira, zenbait epaimahairen kideak aldatzera behartzen dutenak.

Guzti hori kontuan hartuta, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Goi mailako kidegoko arkitekto izateko 2000. urteko lanpostu-eskaintza publikoko hautaketa-prozesuko epaimahaiaren osakera aldatzea, Carlos Izagirre San Emeterio jauna HAEEren ordezkari titularra izendatuz, Ignacio Landín Escós jaunaren ordez, interesdunetako batekiko adiskidetasun mina zeukala adieraziz epaimahaian parte ez hartzeko eskatu egin du eta.

Bigarren artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Goi mailako kidegoko artxibozain, bibliotekari, dokumentalista izateko 2000. urteko lanpostu-eskaintza publikoko hautaketa-prozesuko epaimahaiaren osakera aldatzea, Concha Lopetegui Olasagarre andrea langileen ordezkari ordezkoa izendatuz, Itziar Aizpurua Aguirre andrearen ordez, transkripzio-akatsarengatik.

Hirugarren artikulua.– Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehenago, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baitu azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak). Errekurtso horri ez bazaio ebazpen adierazirik egiten, errekurtsoa ezetsi dela joko da.

Halaber, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 9a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala