Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2001eko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2744

277/2001 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Maria Luisa Arteagoitia González andreak, berak hala eskatuta, Uribeko Eskualdeko (Bizkaiko Osasun Barrutia) zuzendari mediko izateari uzten diola aditzera ematen duena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 2ko 121/2000 Ebazpenaren bidez (otsailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian —41 zk.— argitaratua), Maria Luisa Arteagoitia González andrea Uribeko Eskualdeko (Bizkaiko Osasun Barrutia) zuzendari mediko izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengo.– Maria Luisa Arteagoitia González andrea, berak hala eskatu baitu, Uribeko Eskualdeko (Bizkaiko Osasun Barrutia) zuzendari mediko lanpostutik kentzea eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarren.– Ebazpen honek 2001eko apirilaren 24tik aurrera izango du indarra.

Hirugarren.– Ebazpen hau interesatuari eta Uribeko Eskualdeari jakinaraztea.

Laugarren.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 24a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FRANCISCO VILLAR COLSA.


Azterketa dokumentala