97. zk., 2001eko maiatzaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
2743
272/2001 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Barrutiko Gurutzetako Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko María Luisa Arteagoitia González andrea izendatzen duena.
Bizkaiko Osasun Barrutiko Gurutzetako Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen martxoaren 6ko 98/2001 Ebazpenaren bitartez egin zen eta EHAAko 62 zenbakian, hots, 2001eko martxoaren 29koan, argitaratu zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek agertu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien gaitasun profesionala curriculum vitae-an jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, María Luisa Arteagoitia González andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.
Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hauxe
EBATZI DU:
Lehenengo.– María Luisa Arteagoitia González andrea Bizkaiko Osasun Barrutiko Gurutzetako Ospitaleko zuzendariorde mediko izendatzea.
Bigarren.– izendapen honek 2001eko apirilaren 25etik aurrera izango du indarra.
Hirugarren.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 24a.
Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO VILLAR COLSA.