87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2411
IRAGARKIA, 2001eko martxoaren 13koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoko buruarena, Vitoria-Gasteiz udal-barrutian 30 kV-ko lurpeko linea elektriko baten instalazioa eta transformazio zentro bat jendaurrean jartzen dituena.
Iberdrola, S.A.-k eskatu duen instalazioa jendaurrean jartzen da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan (2000-12-27ko EAO) aurreikusitako ondorioetarako, eta lege bereko azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoa betetzeko. 1955/2000 Errege Dekretuak energia elektrikoko instalazioei baimena emateko prozedurak, eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta zerbitzatzeko jarduerak arautzen ditu.
Erref.: 67/16395-ATD01.17/ATH01.25
– Kokapena: Vitoria-Gasteiz udal-barrutiko Artapadura kalea.
– Aurrekontua: 11.895.149 PTA.
– Helburua: bertan eraikitako etxebizitza berriak energiaz hornitzea.
Ezaugarriak:
Lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa.
– Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.
– Eroaleak: 400 mm.2-ko kobrezkoak, eta 18/30 kV-ko isolamenduarekin, DHZ1 motakoa, plastikozko tutuan kanalizatuak eta zanga hormigonatuan.
– Luzera: 155 + 155 m.
– Hasiera eta bukaera: Ali-Gamarra TA linean, 1. eta 40. euskarrien artean, eta han eraikiko den San Fermin transformazio zentrorako sarbidea eta irteerarekin.
San Fermin transformazio zentroa.
– Mota: lonjan.
– Transformadoreak: 630 KVA-ko 2.
– Transformazio-erlazioa: 30.000/420-242 V.
Era berean, instalazioarentzako administrazio baimena eskatzen da.
Eta honen bidez, hau guztia jendaurrean jartzen da nahi duenak egitasmoa azter dezan eta egoki ikusten dituen erreklamazioak aurkez ditzan. Egitasmoa ikusgai dago Gasteizko Samaniego kaleko 2an dagoen lurralde bulegoan. Erreklamazioak egiteko epea hogei egunekoa izango da iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, eta erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 13a.
Lurralde Bulegoko burua,
SABIN ZUGADI BARRON.