87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2410
IRAGARKIA, 2001eko martxoaren 7koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoko buruarena, Barrundia udal-barrutiko Urizarren 13,2 kV-ko lurpeko linea elektriko baten instalazioa eta transformazio zentro bat jendaurrean jartzen dituena.
Iberdrola, S.A.-k eskatu duen instalazioa jendaurrean jartzen da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan (2000-12-27ko EAO) aurreikusitako ondorioetarako, eta lege bereko azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoa betetzeko. 1955/2000 Errege Dekretuak energia elektrikoko instalazioei baimena emateko prozedurak, eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta zerbitzatzeko jarduerak arautzen ditu.
Erref.: 67/16394-ATD01.16/ATH01.23-ATH01.24
– Kokapena: Urizar, Barrundia udal-barrutia.
– Aurrekontua: 6.858.702 + 1.233.812 PTA.
– Helburua: Urizar herria energia elektrikoz hornitzea.
Ezaugarriak:
Lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa.
– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.
– Eroaleak: LA-56 motako aluminio-altzairuzkoak (54,6 mm.2).
– Euskarriak: hormigoi armatuzkoa eta metalikoa.
– Luzera: 2.429 m.
– Hasiera: Gamarra TEA-Agurain TEA lineako 92. euskarria.
– Bukaera: herriko transformazio zentroa.
Urizar transformazio zentroa.
– Mota: aterpez kanpokoa, euskarri metalikoan. Euskarri horretan bukatzen da linea.
– Transformadoreak: 50 KVA.
– Transformazio-erlazioa: 13200/420-242 V.
Behe tentsioko sarea.
RZ motako kable txirikordatua, 0´6/1 KV-koa, eta 3x150 mm2 + 1x80-koa. Lineari hainbat fatxadek eta hormigoizko euskarrik eusten diote.
Era berean, instalazioarentzako administrazio baimena eskatzen da.
Eta honen bidez, hau guztia jendaurrean jartzen da nahi duenak egitasmoa azter dezan eta egoki ikusten dituen erreklamazioak aurkez ditzan. Egitasmoa ikusgai dago Gasteizko Samaniego kaleko 2an dagoen lurralde bulegoan. Erreklamazioak egiteko epea hogei egunekoa izango da iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, eta erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 7a.
Lurralde Bulegoko burua,
SABIN ZUGADI BARRON.