Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Portugaleteko Udala
2408

IRAGARKIA, 2001eko apirilaren 19koa, udal bulegoak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Toki Erregimenaren arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bateratua onesten duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 122.1. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jendaurrean jarriko da honako deialdia arautu behar duen baldintza ekonomiko-administratibo zehatzen agiria, iragarki hau argitaratzen denetik hasita zenbatu beharreko zortzi (8) eguneko epean. Epe horretan erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira, Portugaleteko Udalak ebatziko dituenak.

Aldi berean, aipaturiko 122. artikulu horretako 2. paragrafoan ezarritakoaren babespean, eta Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen testu bateratua onartzen duen ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 78. artikuluarekin bat etorriz, lehiaketa publikorako deia egiten da, baina, behar izanez gero, lizitazioa atzeratu egingo da baldintza ekonomiko-administratibo zehatzen agiriaren aurkako erreklamaziorik aurkezten bada.

Hona hemen iragarkia:

1.– Esleipena egiten duen entitatea:

a) Organismoa: Portugaleteko Udala.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Kontratu Zerbitzua. Solar enparantza z.g. 48920 Portugalete. Telefono zenbakia: 94-4729224. Faxa: 94-4729299.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Xedearen deskripzioa: udal bulegoak garbitzeko zerbitzua.

b) Zatika banatu eta zenbatu: ez da egin.

c) Burutzapen lekua: Portugalete.

d) Iraunaldia: bi (2) urte, baina beste bi urtez luza daiteke.

3.– Adjudikazioaren izapidetza, prozedura eta mota:

a) Izapidetza: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Mota: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitazioaren gehienezko aurrekontua: zenbateko osoa: 230.000.000 PTA urtean, BEZ barne dagoela (1.382.327,84 euro).

5.– Bermeak:

a) Behin-behinekoa: 4.600.000 PTA (27.646,56 euro).

b) Behin-betikoa: kontratua esleitzeko prezioaren %4.

6.– Agiriak eta informazioa lortu:

a) Lehen atalean esandako lekuan.

f) Agiriak eta informazioa lortzeko azkeneko eguna: eskaintzak egiteko epearen azkeneko eguna.

7.– Kontratistarentzako eskakizun bereziak:

a) Sailkapena: III. taldea, 6. azpitaldea, d kategoria.

b) Beste eskakizunik: baldintza ekonomiko-administratibo zehatzen agiria eta preskripzio teknikoena ikusi.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztu:

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko maiatzaren 28a, 14:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratibo zehatzen agirian eskatutakoak.

c) Nora aurkeztu:

1.a Entitatea: Portugaleteko Udalaren Kontratu Zerbitzua.

2.a Helbidea: Solar plaza z.g.

3.a Herria eta posta kodea: 48920 Portugalete.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: hiru hilabetekoa.

9.– Eskaintzak ireki:

a) Entitatea: Portugaleteko Udala (Gobernu batzordearen aretoa).

b) Helbidea: Solar plaza z.g.

c) Herria: Portugalete.

d) Eguna: proposamenak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita zenbatu beharreko bigarren (2) laneguna.

e) Ordua: eguerdiko ordu bata (13:00).

10.– Beste argibiderik: baldintzen agirian adierazitakoak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europako Batasuneko Ofizialera: 2001eko apirilaren 6an.

Portugalete, 2001eko apirilaren 19a.

Alkate-udalburua,

MIGUEL ÁNGEL CABIECES GARCÍA.


Azterketa dokumentala