87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2406
ESLEIPENA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Jauregietarako grabazio digitaleko ekipoak erosteko eta jartzeko lehiaketa publikoarena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente zenbakia: S-054/00-DJ
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: hornidura.
b) Helburua: iragarki honen idazpuruan ageri dena.
c) Loteak: ez dago loterik.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu zen aldizkaria eta eguna: EHAA, 219 zenbakia, 2000ko azaroaren 15ekoa.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: 35.500.000 PTA (213.359,3 euro)
5.– Esleipena:
a) Eguna: 2000ko abenduaren 19a.
b) Kontratista: Sistemas de Seguridad y Vigilancia, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 29.515.314 PTA (177.390,61 euro).
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 14a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI EZKURRA YURREBASO.