Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 Zenbakiko Epaitegia
2400

EDIKTUA, 404/00 kognizioko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegian 404/00 kognizioko judizioa egin da eta epaia eman da. Judizioa Banco Santander Central Hispano S.A.k eskatu zuen, Maria Isabel Montes Olivenza andrearen kontra, C03 kognizioa dela eta. Hona hemen epaiaren izenburua eta epaitza hitzez hitz:

EPAIA

Bilbon, bi milako azaroaren zazpian.

Nik, Salvador U. Martínez Carriónek, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegian eta Barrutiko magistratu-epaile titular naizen aldetik, ikusi ditut epaitegi honetan 404/00 kognizioko judizioan egin diren autoak. Judizioa, diru-zanbateko bat erreklamatzeko, Banco Santander Central Hispano, S.A.k eskatu du, epaitegietako prokuradore Germán Ors Simón jaunak ordezkatuta eta Juan José Iturrarte abokatuak lagunduta, Isabel Montes Olivenza andrearen aurka, zeina auzi-iheslaritzat jo baita.

EPAITZA

Onartu egin dut epaitegietako prokuradore Germán Ors Simón jaunak ordezkatuta, Banco Santander Central Hispano, S.A.k Isabel Montes Olivenza andrearen aurka aurkeztutako demanda (andre hori auzi-iheslaritzat jo da). Beraz, alderdi demandatua demanda-egileari eskatutako tronkoa ordaintzera kondenatzen dut, hau da, berrehun eta berrogeita hamazazpi mila laurehun eta berrogeita hamalau pezeta ordaintzera. Legezko korrituak ere ordaindu beharko ditu, demandaren egunetik ebazpen honen egunera arte sortutakoak. Tronkoak sortzen duen legezko interesa bi puntuz gehituko da epaia ematen denetik guztia ordaintzen den arte. Gainera, kostuak ere ordaindu beharko ditu demandatuak.

Jakinarazi epai hau alderdiei, eta jakinarazi epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, idatziz eta abokuaren sinadura duela, epaia jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera bost eguneko epean, Prozedura Zibileko Legearen 733. artikuluan agintzen den moduan.

Epai hau eman, agindu eta sinatzen dut.

Eta demandatuari, Maria Isabel Montes Olivenza andreari, jakinarazteko balio dezan, ediktu hau eman dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala