87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
A Coruñako Lan Arloko 1 Zenbakiko Epaitegia
2399
JAKINARAZPEN-ZEDULA, Lan Bila Bulegoa ETT S.L. Enpresarentzako probidentzia bati buruzkoa.
Nik, Agustín Ignacio Pena López jaunak, Lan Arloko Coruñako 1. Epaitegia idazkaria naizen honek, ondokoaz
FEDE EMAN ETA EGIAZTATZEN DUT:
Istripu baten gainean, Mutua Fremap-en eta beste batzuen kontra, Angel Caso Martínez jaunak eskatuta, epaitegi honetan abian dela 786/00 zk.dun prozedura (Errek.: 47/01), eta zehaztutako egunean ebazpena eman dela, zeinaren zehaztasun funtsezkoak honako hauk baitira hitzez hitz:
Idazki honekin osa bedi bereizitako pieza bat, zeinak, goiburuan, errekurritutako ebazpenaren kopia edo testigantza eduki beharko baitu. Galiaziako Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan eta auto hauetan emandako epaiaren kontrako erregutze-errekurtsoa, aurkeztutzat jotzen da. Eta epai horren edukiaren berri eman zaio alderdi errekurrituari, erantsitako kopiaren bitartez eman ere, hain justu ere, bost eguneko epearen barruan eta egoki baderitzo, aipatu errekurtsoa inpugnatzeko idazkia, letratuak sinatutakoa, aurkez dezan. Errekurtso aurkeztu zein ez aurkeztu, epe hori igaro ondoren, igorri bitez ofizioz eta posta ziurtatuz auto originalak eta errekurtsoko pieza bereizia —azken horri, halakorik aurkeztu bada, inpugnatzeko idazkia batuta-, beti ere hurrengo bi eguneko epearen barruan eta liburu egokian oharrak jaso ondoren. Probidentzia honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke epaitegi honetan eta bost eguneko epearen barruan.
Eta erasota hala gera dadin, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, eta Lan Bila Bulegoa ETT S.L-ri erazko jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Coruñan bi mila eta bateko martxoaren seian. (Lan Bila Bulegoa ETT S.L-ri buruzko zehaztasunak, lehengo helbidea: Otaola Hiribidea, 3, Ipurua Merkataritza Zentroa, Eibar, Gipuzkoa, ez da ezagutzen gaur egungo helbidea)
IDAZKARIA.