Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

A Coruñako Lan Arloko 1 Zenbakiko Epaitegia
2398

JAKINARAZPEN-ZEDULA, istripu baten gaineko 786/00 zk.dun prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Agustín Ignacio Pena López jaunak, Lan Arloko Coruñako 1. Epaitegiko idazkari naizen honek, ondokoaz

FEDE EMAN ETA EGIAZTATZEN DUT:

Istripu baten gainean, GSIren eta beste batzuen kontra, Angel Caso Martínez jaunak eskatuta, epaitegi honetan abian dela 786/00 zk.dun prozedura (Errek. 47/01), eta zehaztutako egunean ebazpena eman dela, zeinaren zehaztasun funtsezkoak honako hauek baitira hitzez hitz:

Idazkari den Pena López

jaunaren proposamena.

Probidentzia

Coruña, 2001eko otsailaren 16a.

Aurreko idazkia batu bekie dagozkion autoei. Prozesu honetan, epaiaren kontra auzi-jartzaileak aurkeztutako erregutze-errekurtsoa sasoiz eta eraz iragarritakotzat jotzen da. Errekurtsoa egin duen parteak izendatutako letratuari, Orantes Canales jaunari, jakinarazi bekio: Lan Arloko Epaitegiko Idazkaritzan eskura dituela autoak, hain justu ere, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, audientzia baten epearen barruan, autooz arduratzeko, eta hurrengo hamar eguneko epearen barruan errekurtsoa idatziz formalizatzeko —aipatu letratuak autoak edozein egunetan eskuratzen dituelarik ere, azken epe horrek aurrera egingo du beti ere—. Eta esandakoa hori sasoiz eta eraz egiten ez bada, errekurtsoa aurkeztu duen parteak errekurtsoan atzera egin duela kontsideratuko da. Probidentzia honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke bost eguneko epearen barruan.

Eta erasota hala gera dadin, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, eta Lan Bila Bulegoa ETT S.L-ri erazko jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Coruñan bi mila eta beteko martxoaren bostean. (Lan Bila Bulegoa ETT S.L-ri buruzko zehaztasunak, lehengo helbidea: Otaola Hiribidea, 3, Ipurua Merkataritza Zentroa, Eibar, Gipuzkoa, gaur egun ez da ezagutzen bere helbidea)

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala