Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
2396

AGINDUA, 2000ko urriaren 11koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, EB3-0969/98-EP espedientean Francisco Xabier Tainta Fernández jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK

1.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1999ko abenduaren 23ko Aginduaren bitartez, EB3-0969/98-EP espedientearen babespean, hasiera eman zitzaion Viviendas y Contratas, S. Coop. erakundeak Lezoko udalerrian sustatutako 30 gizarte-etxebizitza eta babes ofizialeko 59 etxebizitza esleitzeko administrazio-prozedurari.

2.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Gipuzkoako Lurralde ordezkariak 2000ko abuztuaren 2an emandako ebazpenaren bidez, aipatutako prozeduran onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu ziren.

3.– Francisco Xabier Tainta Fernández jaunak 2000ko irailaren 6an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka eta bertan ebazpenarekin bat ez datorrela adierazten du. Errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuta, honakoak agertzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail honetako sailburua da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzaren 160/2000 Dekretuan eta 356/1985 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, indarrean dagoen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako eskakizun formalei jarraituz aurkeztu da.

2.– Hauxe da aplikatu beharreko lege-araubidea: gizarte-etxebizitzen finantza neurriei eta lege araubideari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzapeko gizarte-etxebizitzak esleitzeari buruzko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1997ko azaroaren 12ko Agindua, arau osagarriak eta bat datozenak.

3.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1999ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez onartutako baldintzen pleguak, besteak beste, honako betekizuna ezartzen du: etxebizitza-eskatzaileak Lezon urtebete bizi izana egiaztatu behar du. Urtebeteko epe hori Aginduak indarra hartu baino lehenagokoa izango da.

Bestalde, 1997ko azaroaren 12ko Agindu horrek 3.5. paragrafoan dioenez, etxebizitza-eskatzaileak udalerri interesatuetako edozeinetan eta betiere prozedura hasi baino lehenago hamabi hilabete bizi izana egiaztatu beharko du. Agindu horrek, halaber, honela dio c) idatz-zatian: sustapena kokatuta dagoen udalerrian ohiko lana duela egiaztatu beharko du. Ondorio horretarako, mugarik gabeko lan-hitzarmenez egindakoa ohiko lana edo, bestela, prozedura hasteko agindua argitaratu baino bi urte lehenagoko epean sei hilabetez egindakoa.

Oraingori dagokionez honakoa adierazi behar egia da Pasaiako portua badia batean kokatuta dagoela eta bazterreko zati bat Lezoko udalerrikoa dela; da, halaber, Lezoko udalerritik zamaketa eta hustuketa lanak egiten direla; baina, hala ere, errekurtsogileak Pasaian baltzu-egoitza duen enpresa batentzat egiten lan eta horrexegatik ez du betetzen ezinbesteko eskakizuna.

Azaldutako oinarriak, aipatutako arauak eta gainontzeko aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Gipuzkoako Lurralde ordezkariak 2000ko otsailaren 2an hartutako Ebazpenaren aurka Francisco Xabier Tainta Fernández jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Ebazpena EB3-0969/98-EP espedientean hartu zen. Beraz sendetsi egiten da ebazpena, zuzenbidearekin bat baitator.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietako Donostia-San Sebastiángo epaitegietatik dagokionean. Horretako epea bi hilabetekoa izango da eta ebazte-agindu hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urriaren 11.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala