Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
2395

AGINDUA, 2001eko apirilaren 9koa, Osasun sailburuarena. 2001eko martxoaren 28ko Aginduak osatzeko agintzen zuen batzordeko kideak izendatzen dituena. Agindu horrek 2001erako etengabeko prestakuntza jarduerak antola ditzaten, sanitatearen arloko Euskal Autonomia Erkidegoko elkargo profesionalentzako laguntzetarako deia egiten zuen agindua egokitzen zuen.

Etengabeko prestakuntza jarduerak antola ditzaten, sanitatearen arloko Euskal Autonomia Erkidegoko elkargo profesionalentzako laguntzetarako deia egiten zuen 2000ko martxoaren 9ko agindua 2001erako egokitzen zuen Osasun sailburuaren 2001eko martxoaren 28ko Aginduko eranskineko 5.1 artikuluak ondokoa xedatzen zuen: "Osasun Plangintza eta Antolamendu sailburuordeak ebatziko du deialdia, ebazpen baten bidez, Osasun sailburuak izendatuko duen Balorazio Batzordearen proposamenari jarraituz. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ebazpen hori."

Agindu horretan xedatutakoa betetzeko eta indarrean diren legeek aitortzen didaten aginpidea baliatuta ondokoa

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– 2001eko martxoaren 28ko Aginduak osatzeko agindutako batzordeko kide ondokoak izendatzea:

Batzordeburu:

Manuel Errezola Saizar jauna, Osasun Saileko Antolamendu Sanitarioko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Gonzalo Trincado Ibáñez jauna Plangintza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzaren izenean eta haren ordezko Ana Plaza Ugarte.

– Iñaki Berraondo Zabalegui jauna Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren izenean eta haren ordezko M.ª Jesús Ruíz de Ocenda García andrea.

– M.ª. José Bombín López andrea Osasun Saileko Antolamendu Sanitarioko Zuzendaritzako teknikaria eta haren ordezko Ángel Calvo Del Río jauna.

– Carlos M.ª Garate Ibargüen jauna, Osasun Saileko Antolamendu Sanitarioko Zuzendaritzako teknikaria, zeinek, horiez gain, idazkari lanak ere egingo dituen, eta haren ordezko Vicente Jasa Ardanaz jauna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 9a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLAN IRIBAR.


Azterketa dokumentala