Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
2394

AGINDUA, 2001eko martxoaren 28koa, Osasun sailburuarena, etengabeko prestakuntza jarduerak antola ditzaten, sanitatearen arloko Euskal Autonomia Erkidegoko elkargo profesionalentzako laguntzetarako deia egiten zuen agindua 2001erako egokitzen duena.

Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak, hots, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen bateratutako testua onartzen duenak, bere IX. tituluan ezarritakoari jarraituz, abenduaren 26ko 275/2000 Dekretua egin zen. Azken dekretu horren helburua da, izan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza dirulaguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzea. Eta horretarako, Jaurlaritzak, Sailek eta Erakunde Autonomoek beharrezko diren epeak, baldintzak eta betebeharrak molda ditzakete, dekretua 2001eko ekitaldian aplika dadin.

2000ko ekitaldirako Osasun sailburuaren 2000ko martxoaren 9ko Agindua eman zen. Agindu horrek etengabeko prestakuntza jarduerak antola ditzaten, sanitatearen arloko Euskal Autonomia erkidegoko elkargo profesionalentzako laguntzak nola eman arautzen zuen. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen. Hain zuzen ere, 68. zenbakian, 2000ko apirilaren 6koan. Horrenbestez, egokitzat jotzen da, aipatutako Agindu hori 2001eko ekitaldian aplika dadin, epe eta baldintzak egokitzea.

Beraz, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

2001ean etengabeko prestakuntza jarduerak antola ditzaten, sanitatearen arloko Euskal Autonomia erkidegoko elkargo profesionalentzako laguntzetarako deia egiten zuen 2000ko martxoaren 9ko Aginduak deitutako laguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da agindu hau indarrean jartzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.

2. artikulua.– Aurkeztu beharreko eskabideak eta dokumentazioa.

Agindu honek aipatzen dituen laguntzetarako eskabideak 2000ko martxoaren 9ko Aginduko I. eta II. eranskinetan jasotako ereduen arabera beteta eta bertan eskatzen diren agiriekin batera bidali beharko dira Osasun Antolamenduko Zuzendaritzara, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) xedatutako eran.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Diru-laguntza horiek finantzatzeko zenbatekoa, guztira, 10.200.000 pezetakoa da (61.303,23 euro) 2001eko ekitaldirako, EAEko Aurrekontu Orokorretan horrexetara bideratutako aurrekontuaren kargura.

Artikulu honetan zehaztutako zenbatekoa aldatu egin daiteke eskatzen diren laguntzen zenbatekoaren arabera, baldin eta Osasun Saileko beste laguntza-programa batzuk bukatutakoan erabili gabeko dirurik gelditzen bada eta deialdiari ebatzia eman ez bazaio. Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordearen ebazpen bidez emango da horren guztiaren berri.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Herritarrek hobeto ulertu eta interesa izan dezaketenek hobeto balia dezaten agindu honi eranskin bat erantsi zaio, 2000ko martxoaren 9ko Aginduak xedatutako erregimen orokorrari 2001. urterako egindako aurreikuspenak gehitzen dizkiona.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Osasun sailburuari hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan bi hilabeteko epean agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 28a.

Osasun sailburua

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR

ERANSKINA

Elkargo Profesionalak

1. artikulua.– Deialdiaren eremua eta xedea.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko elkargo profesionalei diru-laguntzak ematea da deialdi honen xedea, elkargoetako kideak diren profesional sanitarioentzat 2001. urtean etengabeko prestakuntzako jarduerak antola ditzaten.

2.– Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da.

2. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa:

Laguntza-programa honetarako 10.200.000 pezeta (61.303,23 euro) erabiliko da guztira.

Laguntzaren zenbatekoak ez du gaindituko 1.1. artikuluan zehazten diren jarduerek sortutako defizita.

3. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera.

2.– Eskabideak Osasun Saileko Osasun Antolamenduko zuzendariari bidali beharko zaizkio (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

3.– Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean emandako idazketa berrian) 38.4 artikuluan adierazitako gainerako moduetan aurkez daitezke eskabideak.

4. artikulua.– Aurkeztu beharreko eskabidea eta agiriak.

1.– Eskabideak I. eta II. eranskinetan ageri diren ereduen arabera aurkeztu beharko dira.

Halaber, dagokion Foru Ogasunaren ziurtagiri bat aurkeztuko da, zeinean entitateak zerga-eginkizunak beteta dituela (edo salbuetsita dagoela) adieraziko baita.

2.– Komenigarritzat jotzen bada, Osasun Sailak egoki iritzitako informazio osagarria aurkezteko eska dezake.

5. artikulua.– Ebazpena.

1.– Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordeak ebatziko du deialdia, ebazpen baten bidez, Osasun Sailburuak izendatuko duen Balorazio Batzordearen proposamenari jarraituz. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ebazpen hori.

Honakoak izango dira Balorazio Batzordearen kideak: Osasun Antolamenduko zuzendaria (lehendakari), Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzaren ordezkari bat, Osakidetza ente publikoaren erakunde zentralaren ordezkari bat eta Osasun Antolamenduko Zuzendaritzako bi teknikari (horietako bat batzordearen idazkari izango da). Kideen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2.– Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordearen Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osasun sailburuordeari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean, halaxe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkera berrian) 114. artikuluan eta hurrengoetan.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta bost hilabeteren buruan ez bada Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordearen ebazpenik jakinarazi, ebatzi gabeko eskabideak ezetsi egin direla ulertu beharko da, aipatutako 30/1992 Legearen 43. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Hala ere, lege horrek administrazioari espresuki ebazteko betebeharra ezartzen dio.

6. artikulua.– Laguntzak esleitzeko irizpideak.

Balorazio Batzordeak irizpide hauek kontuan hartuz baloratuko eta lehenetsiko ditu eskabideak:

a) Elkargoko kideen kopurua:

b) Aurkezturiko programaren kalitatea: ...........%70.

Aurkezturiko programaren kalitateari dagokionez, bi alderdi hauek baloratuko dira:

Batetik, elkargoko kideen kopuru osoarekin alderatuta, gutxi gorabehera zenbatek hartuko duen parte prestakuntza-programan (%40); bestetik, eskainitako programaren kalitatea (%60), irizpide hauen arabera baloratuko dena: helburuen zehaztasuna, edukien egokitasuna, metodoen hartakotasuna, aurrekontuen eta antolakuntzaren arteko proportzioa, eta ezarritako ebaluazio sistemen kalitatea.

7. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honen bidez araututako diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Honi dagokionez, diru-laguntza eman zaiela jakinarazi eta 15 egun balioduneko epean entitate onuradunek ez badiote berariaz eta idatziz uko egiten, onartzen dutela ulertuko da.

b) Diru-laguntza zertarako eman den, horrexetarako erabiltzea.

c) Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetakoren bat aldatzen bada, horren berri ematea idatziz Osasun Antolamenduko Zuzendaritzari, bai eta diruz lagundutako jarduera horietarako beste iturriren bateko finantzaketarik lortzen bada ere.

d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzak direla eta beren egitekoak betez eskatzen duten informazioa ematea.

8. artikulua.– Laguntzen bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako ematen dituzten beste laguntza batzuekin, baldin eta horrek gainfinantzaketarik sortzen ez badu. Horrelakorik gertatuz gero, gutxitu egingo da diru-laguntzaren zenbatekoa, dagokion gehienezko mugaraino.

9. artikulua.– Ordaintzeko modua.

Emandako laguntzak honela transferituko zaizkie elkargo profesionalei: %50, 7.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, onuradunak berariaz uko egin ez badio; gainerako %50a, jarduerak justifikatzeko memoria aurkeztu eta Sailak onartu ondoren, eta hurrengo artikuluan zehazten den moduan gastuak justifikatuta.

10. artikulua.– Laguntzaren xedea bete dela justifikatzea.

Prestakuntza-jarduera bakoitza amaitu eta gehienez hiru hilabeteko epean, elkargo onuradunek memoria bat aurkeztu beharko dute, lehendakariak sinatuta; diruz lagundutako jarduera nola burutu den deskribatuko da bertan, eta egindako gastuak justifikatuko dira, III. eranskineko eskemaren arabera.

Egindako jarduera bakoitzari buruzko memoria eta justifikatzeko agiriak Osasun Antolamenduko Zuzendaritzara bidali beharko dira.

11. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetakoren bat aldatzen bada (helburua bete dela jota), eta beste edozein entitate publikok edo pribatuk emandako beste diru-laguntza edo laguntzarik lortu bada honekin batera, aldatu ahal izango da diru-laguntzak emateko Ebazpena. Xede horrekin, Osasun Antolamenduko Zuzendaritzak dagokion likidazio-ebazpena emango du, non emandako diru-laguntzen zenbatekoak doituko baitira.

12. artikulua.– Ez betetzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak ezarritakoaren arabera, baldin eta entitate onuradunak agindu honetan aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen ez baditu, dagozkion prozedurako izapideak burutu ondoren, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela adieraziko da, eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola jasotako diru-kopuruak gehi legezko interesak. Horretaz gain, bestelako egintza batzuk ere bidezkoak izan daitezke. Diru-zenbateko horiek sarrera publikotzat joko dira ondorio guztietarako.

Osasun Antolamenduko zuzendariak izango du ez-betetzea dela eta espedientea hasi eta ebazteko eskumena.

I. ERANSKINA

ETENGABEKO PRESTAKUNTZARAKO LAGUNTZETARAKO ESKABIDEA
Eskabide-eredua

Identifikazioa:

Elkargo profesionala: . Nongoa:

Lehendakaria:

Helbidea: . Herria:

Tel.:. Faxa: ......................................

E-posta:

Beste datu batzuk

• Kideen kopurua:

• Azken urtean egindako prestakuntza-jardueren kopurua:

• Prestakuntza-jardueretarako aurtengo aurrekontua:

• Eskatutako laguntza guztira:

..........-(e)n, ...-(e)ko .......-ren ...-(e)(a)n.

Izpta.:
Elkargoko lehendakaria

OSASUN ANTOLAMENDUKO ZUZENDARI JAUNA.

II. ERANSKINA

ETENGABEKO PRESTAKUNTZARAKO LAGUNTZETARAKO ESKABIDEA
Jarduera bakoitzari buruzko datuak

Elkargo profesionala: .................. Nongoa:

Jarduerari buruzko datu orokorrak:

Izena edo izenburua:

Arduraduna:

Lekua:

Hasteko eta amaitzeko aurreikusitako datak:

Jarduera mota (bertaratu gabekoa, bilkura, tailerra...):

aurreikusitako ordu-kopurua:

Nortzuentzat. Profesioa: ..................

Espezialitatea: .............

Lurralde-eremua: ............

Izpta.:
Elkargoko lehendakaria

Jardueraren ezaugarriak

(memorian garatu beharreko puntuak, jarduera bakoitzaren gainean)

* Helburuak.

* Antolakuntza eta logistika: Giza baliabideak / baliabide materialak / Partehartzaileak (gehienezko kopurua/hautatzeko metodoa).

* Egokitasuna: jardueraren edukian zein beharri erantzuten dion eta behar horiek antzemateko metodoa.

* Irakaskuntza metodologia: metodologiaren deskripzioa eta helburuekin dituen harremana.

* Ebaluazioa.

* Jardueren aurrekontu xehekatua (pezetatan eta eurotan).

* Finantzaketa:

Matrikularen zenbatekoa.

Sustatzaileak.

Informazio osagarria.

III. ERANSKINA

ETENGABEKO PRESTAKUNTZARAKO LAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA
Egindako jarduera bakoitzari buruzko azken oroit-idazkia

Etengabeko prestakuntza – urtea:

Elkargo profesionala: ................................ Nongoa: .........................................

Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa:

Jardueraren identifikazioa:

Izena:

Noiz egin zen:

Egindako jarduera bakoitzari buruz eman beharreko datuak:

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Irakaslearen datuak. (izen-abizenak, koalifikazioa, esperientzia).

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Partehartzailearen datuak: matrikulatutako ikasleen kopurua, asistentzia ehunekoetan.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Eskabidean aurkeztutako programan egindako aldaketak.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Antolatzaileek, irakasleek eta ikasleek egindako ebaluazioak.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Jardueraren azken balantze ekonomikoa eta egindako gastuak zuritzen dituzten agiriak.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> n Prestakuntza-jardueren arduradunaren txostena.

..........-(e)n, ...-(e)ko .......-ren ...-(e)(a)n.
Izpta.:
Elkargoko lehendakaria

DATUEN ALTA/ HIRUGARREN INTERESATUA

ALTA DE DATOS /TERCERO INTERESADO

HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK

DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO (A)

(1) N.A.N ./ I.F.K.

D.N.I. / C.I.F

(2) Bi abizenak eta izena / Sozietatearen izena

Dos apellidos y nombre / Razón Social

HELBIDERATZE-DATUAK

DATOS DE DOMICILIACION (B)

Helbidea

Dirección

Posta kodea Udala

Código Postal.................................................. Población

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS (C)

(1) Bankua / Banco <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2> n n n n

(2) Agentzia / Agencia <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n n n n

(3) K.D. / D.C.<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n n n nK/Korrontea/ C.Corriente <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=2>n n n n n n n n n n

(4) Jabea / Titular

Bankuaren adostasuna Hirugarrenaren adostasuna Sailaren onespena Kontabilitatearen onespena

Conforme Banco Conforme Tercero V.ºB.º Departamento V.ºB.º Contabilidad

Sinadura eta zigilua Sinadura eta zigilua Baimendutako sinadura Baimendutako sinadura

Sello y Firma (D) Sello y Firma (E) Firma Autorizada (F) Firma Autorizada (G)

OSASUN ANTOLAMENDUKO ZUZENDARI JAUNA.


Azterketa dokumentala