Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2389

EBAZPENA, 2001eko martxoaren 5ekoa, Energia zuzendariarena, Okondo udal-barrutian 30 kV-ko linea elektriko bat, transformazio zentro bat eta behe tentsioko sare bat instalatzeko baimena ematen duena, instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena eta onuragarria dela aitortzen duena.

Iberdrola, S.A. enpresak hala eskatuta 48/16222-ATH00.21-ATD00.12 zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: linea elektriko bat aldatzeko eta linea elektriko bat instalatzeko administrazioaren baimena emateko, linearen instalazioa burutzeko proiektua onartzeko eta instalazioaren onuragarritasuna aitortzeko. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Gardoki kalea 8, Bilbao. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen arloko nahitaezko desjabetzeei eta zigorrei buruzko 2619/1966 Dekretuaren III. eta IV. kapituluetan ezarritako izapideak, Elektrizitate sektoreari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen lehengo xedapen iragankorrean ezarritakoa, Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean ezarritakoa, eta horiekin bat datorren gainontzeko legedian xedatzen dena.

Bestalde, Luciano Azpiazu Canivell industria injineruak aurkeztutako proiektua ikusi da. Proiektua Arabako Industri Inginadoreen Elkargo Ofizialak bisatuta dago. Bisatuak 991.027 zenbakia du, eta 1999-11-16ko data.

Okondoko Udalak aurkeztu duen aldeko txostena aztertu da.

Angel eta José Abasolo Menoyo jaunek, Abasa, S.A. Construcciones enpresaren ordezkaritzan aurkeztu zuten idazkia aztertu da. Idazki horretan honakoa eskatu zuten: haien jabegoari kalte gutxiago egingo zion beste trazaturen bat aztertzeko eta lurrazpiko linea bat ipintzeko aukera ere aztertzeko.

Agustín Díaz de Cerio Guerrero jaunak aurkeztutako idazkia aztertu da. Idazkian Agustín Díaz de Cerio Guerrero jaunak eskatu zuen linea aldatzeko, bere lursailei kalterik ez egiteko moduan. Era berean, beste trazatu bat proposatu zuen, linea laburragoa proposatuz.

Rafael Abiego Sauto jaunaren idazkia aztertu da. Idazki horretan linea elektrikoa muga ondotik egiteko proposamen teknikoa aurkeztu zuen, beste gauza batzuen artean.

Idazki horiek guztiak bidali zitzaizkion Iberdrola, S.A.-ri, eta Iberdrola, S.A.-k erantzun zuen honako trazatua proposatuz: Hasteko, linearen hasiera Aiala-Llodio linean egun dauden 8. eta 9. euskarrien artean dagoen tarteko euskarrian ipintzea, eta horrela, bide-zorrik ez sortzea Agustín Díaz de Cerio jaunaren finkan; bigarrenik, linea bidearen mugara eramatea; eta hirugarrenik, hasierako 862 metroak 802-ra murriztea. Iberdrola, S.A.-k proposatutako aldaketaren berri eman zitzaien alegazio egileei, eta harrezkero ez dugu inolako alegaziorik jaso.

Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 26ko 131/1999 Dekretuan (1999-02-26ko EHAA) ematen zaizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak, honakoa

EBATZI DU:

Baimena ematea Iberdrola, S.A. enpresari Okondo udal barrutian 30 kV-ko linea elektriko bat, transformazio zentro bat eta behe tentsioko sare bat instalatzeko, baina 800.211-B planoan jasota dauden aldaketak kontuan hartuta. Era berea, exekuzio proiektua ere onartzea. Hona hemen linearen ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa.

– Zerbitzu-tentsioa: 30kv.

– Eroaleak: aluminio-altzairuzkoak, 78 mm.2-koak.

– Euskarriak: hormigoi armatuzkoa eta metalezko saretazkoak.

– Luzera: 802 m.

– Hasiera: Llodio-Aiala lineako 8. eta 9. euskarrien artean jarri behar den 8. (bis) euskarria.

– Bukaera: Granja Jandola transformazio zentroa.

Transformazio zentroa.

– Mota: aterpez kanpokoa, metalezko dorrearen gainean. Dorre horretan bukatzen da linea.

– Potentzia: 50 KVA.

– Transformazio-erlazioa: 30.000/420-242 V.

Behe tentsioko linea elektrikoa.

– Zerbitzu-tentsioa: 380-220 V.

– Eroaleak: kable isolatua, bistan txirikordatua, 3x50 + 54´6 mm2-koak, eta eroaleen euskarri fatxadak izango dira.

– Luzera: 24 m.

Era berean, ebatzi du baimendutako instalazioaren onuragarritasuna aitortzea. Aitorpen honek ezinbestez dakar afektatutako eskubideak okupatu edo erosi beharra batetik, eta eskubide horiek presaka okupatu beharra bestetik, hala agintzen baitu azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluak. Horrez gain, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen arabera, okupazioa presazkoa dela aitortzeak dakartzan ondorioak ere ezarri dira, lege bereko 53. atalean aipatzen diren erregistro-ondorioak barne.

Bestalde, ebazpen hau bat dator urriaren 20ko 2617/1966 eta 2619/1966 Dekretuetan xedatutakoarekin, eta honako baldintza hauek ezartzen ditu:

1.– Baimendutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak. Edozelan ere, eskatu eta baimentzen diren aldaketak ere onartuko dira.

2.– Obrak hasteko epea urte betekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik kontatzen hasita.

3.– Obrak bukatzen direnean, instalazioen titularrak Arabako Industriako Lurralde Bulegoan eman beharko du horren berri, hartara obrei behin betiko onarpena eman diezaieten eta jarduera martxan jartzeko akta egin dezaten.

4.– Baimen honek ez du zerikusirik obrak egiteko beharrezkoak diren udal edo probintzia eskumeneko bestelako baimen nahiz lizentziekin. Izan ere, eskatzaileak eskatu egin beharko ditu bestelako baimen nahiz lizentzia horiek, hala badagokio. Era berean, baimen hau ematen da hirugarrenek izan dezaketen eskubideei eta jabetza eskubideari kalterik egin gabe.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea bukatzen, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Energia, Antolamendu eta Administrazioko sailburuordeari. Horretarako hilabete bateko epea egongo da, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita; izan ere hala agintzen du 4/1999 Legeak aldatu zuen Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 5a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala