87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2387
EBAZPENA, 2001eko apirilaren 11koa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena. Horren bidez argitara ematen da hurrenkera alfabetikoa zehaztuko duen letraren zozketa, 2000/2001 ikasturteko ordezkoen izangaien zerrenda zein urtean zehar deituko den edozein hautatze prozesu kudeatzeko.
Langilearen Kudeaketa zuzendariaren 1995eko irailaren 13ko Ebazpenaren bidez onartu ziren Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkoen izangaien zerrenda kudeatzeari buruzko argibideak. Erabaki horren 4. artikuluaren 1.2.4. atalak ezartzen du berdinketa kasuak konpontzeko azken irizpidea izen-abizenen hurrenkera alfabetikoa erabiliko dela; horretarako urteko zozketaren bidez hasierako letra zehaztuko da.
Halaber, letra horrek zehaztu egingo du izangaien hurrenkera alfabetikoa. Hau da, zozketa honetan ateratzen den letraren lehenengotik hasiko da ikasturtean zehar sor daitekeen edozein hautatze prozesutan
Hori dela eta, hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea letraren zozketa 2001eko maiatzaren 11n egingo dela, goizeko 9:00etan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzan, Donostia-San Sebastián kaleko 1. zenbakian, (Vitoria-Gasteiz). Batetik, berdinketa kasuetan eta hauek apurtzeko azken irizpidetzat hartuta, zozketa honek ordezkapenen zerrendan izangaiek hartuko duten lekua zehaztuko du, 2000/2001 ikasturtean. Bestetik, zozketaren emaitzak izangaiek jarduteko ordena zehaztuko du, edozein hautatze prozesutan, eta, horrela, zozketan aterako den letraren lehenengoa hasiko da, izen-abizenen hurrenkera alfabetikoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 11.
Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,
JESÚS MARÍA LAKARRA ARRASTIA.