87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2386
AGINDUA, 2001eko apirilaren 24koa, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kendu, berretsi eta izendatzeari buruzko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena 2001eko martxoaren 2ko Aginduan gertatutako hutsak zuzentzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kendu, berretsi eta izendatzeari buruzko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena 2001eko martxoaren 2ko Agindua 2001eko martxoaren 22an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (57 zk.), eta bertan aipatutakoen moduko hutsak gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da honen bidez.
XEDATU DUT
Artikulu bakarra.– Zuzentzea 2001eko martxoaren 2ko Aginduko 3. artikuluko 3. paragrafoa. Bertan langileen sindikatuetako ordezkarien izendapena egiten da. Hona hemen zuzenketa:
Honakoa dioenean:
"Esteban Zubieta Agirre jauna"
Honakoa esan behar du:
"Esteban Agirre Zubieta jauna".
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek ondorioak izango ditu argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 24a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.