87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
2381
173/2001 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Debagoieneko Ospitaleko Giza Baliabideen zuzendari lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Gipuzkoako Osasun Barrutiko Debagoieneko Ospitaleko Giza Baliabideen zuzendari lanpostua hutsik dagoenez gero, zuzendaritza nagusi honek lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Hona hemen
OINARRIAK
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionarioek, estatutupekoek edo lan-kontratukoek), Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileek eta haren erakunde autonomoetakoek, eta deialdi honetako oinarriak betetzen dituzten gainerako langileek eskatu ahal izango dute Gipuzkoako Osasun Barrutiko Debagoieneko Ospitaleko Giza Baliabideen zuzendari lanpostua, zeinetarako deialdia ebazpen honen bitartez egiten baita. Hona hemen bete beharreko baldintzak:
– Unibertsitateko tituluduna izatea.
– Administrazio eta gestio-lanetan esperientzia izatea.
Bigarrena.– Eskabideak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraleko Giza Baliabideen Zuzendaritzan aurkeztuko dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta 10 egun balioduneko epean; horretaz gain, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz ere bidali ahalko dira.
Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek eskabidearekin batera curriculum vitae-a aurkeztu beharko dute. Bertan honako hauek jasoko dira:
– Titulu akademikoak.
– Betetako lanpostuak.
– Lanbidean eta gestio sanitarioan izandako esperientzia.
– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntz ezaupideak eta aipagarri iritzitako bestelako merezimenduak.
Eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela eta aurkeztutako merezimenduak benetakoak direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek eskabidearekin batera. Horretaz gain, komenigarri ikusten dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Laugarrena.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebatziko du deialdia, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta, gehienez, hilabeteko epean. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 2a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO VILLAR COLSA.