Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2380

177/2001 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, San Eloy Ospitaleko Giza Baliabideen zuzendari lanpostua (Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko Milagros López de Aberasturi Ortiz andrea izendatzen duena.

San Eloy Ospitaleko Giza Baliabideen zuzendari lanpostua (Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 23ko 64/2001 Ebazpenaren bitartez egin zen eta EHAAko 42 zenbakian argitaratu, 2001eko otsailaren 28koan, alegia.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, lanpostu horretan jarduteko hautagaiek agertu dituzten agiriak aztertu dira eta haien baldintza profesionalak curriculum vitae-an jasotako merezimenduen arabera baloratu.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Milagros López de Aberasturi Ortiz andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hauxe

EBATZI DU:

Lehenengo.– Milagros López de Aberasturi Ortiz andrea San Eloy Ospitaleko Giza Baliabideen zuzendari (Bizkaiko Osasun Barrutia) izendatzea.

Bigarren.– Zuzendari berria lanpostuaz jabetzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.

Hirugarren.– Lansaria Ospitaleko Giza BAliabideen zuzendariari (4. taldea)dagokiona izango da, hots, orotara, urteko 6.883.068 PTA. gordin, aplikatzekoa den araudian urtero onartzen diren kopuruen ildotik.

Laugarren.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 28a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO VILLAR COLSA.


Azterketa dokumentala