87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
2379
AGINDUA, 2000ko abenduaren 26koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, esleipen prozedurari buruzkoa (hutsen zuzenketa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Esleipen prozedurari buruzko abenduaren 26ko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 249 zenbakian argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
Aginduaren 4.1 a) artikuluan, 23633. orrialdean, honakoa dioenean:
"Erreserba horretako kideak honako baremoen arabera sailkatuko dira:
3.– Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren, minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesura arautzen duenaren, 3. eranskineko d) eta f) arteko idatz-zatietan 12 puntu edo gehiago lortzen dituztenak."
Honako hau esan behar du:
"Erreserba horretako kideak honako baremoen arabera sailkatuko dira:
– Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren, minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedura arautzen duenaren, 3. eranskineko d) eta h) arteko idatz-zatietan 12 puntu edo gehiago lortzen dituztenak."
OSASUN SAILA