Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2001eko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1980

IRAGARKIA, Herrizaingo sailburuaren Agindua argitaratzen duena. Agindu horretan, laguntza zerbitzuari dagozkionak izan eta kontratu izaera duten gastu espedienteak sortzeko asmoz, kontratistak aukeratzeari eta baldintza ekonomikoak ezartzeari buruzko prozedura amaitutzat ematen da. (KBN C02/51/2000 esp.).

Laguntza zerbitzuari dagozkionak izan eta kontratu izaera duten espedienteak sortzeko asmoz, kontratistak aukeratzea eta baldintza ekonomikoak ezartzea helburutzat duen deialdi publikoaren oinarrietako IV-4 paragrafoan, honako hau adierazten da: prozedura amaitutzat ematen duen ebazpena EHAAn argitaratuko da.

Herrizaingo sailburuak, 2001eko martxoaren 22ko Aginduz, esleitzeke utzi zuen aipatutako espedientea, izan ere, espedienteko baldintza ekonomikoen formulazio baliozko bakarrarekin (Sabico Seguridad, S.A.) ezinezkotzat jotzen da egun dauden laguntza beharrizanei aurre egitea.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

JON IBARRONDO ELORRIAGA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala