72. zk., 2001eko apirilaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1977
LEHIAKETA. Iragarkia, "Aramaioko Planeamenduko Ordezko Arauetako EU-2ren xehapen azterlanaren erredakzioa eta urbanizazio proiektua" helburutzat duen kontsultoria- eta sorospen-kontratua esleitzeko dena (3T-01 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritza.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila).
c) Espediente zenbakia: 3T-01.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: "Aramaioko Planeamenduko Ordezko Arauetako EU-2ren xehapen azterlanaren erredakzioa eta urbanizazio proiektua".
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna:
Xehetasun azterlana: 10 aste, kontratua izenpetzen denetik aurrera; Urbanizazio proiektua: 16 aste, kontratua izenpetzen denetik aurrera; Testu bategina: 4 aste, agiriaren derrigortasuna jakinarazten denetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: lau milioi zortziehun eta hamalau mila pezeta (4.814.000 PTA) (28.932,72 euro).
5.– Fidantzak.
Behin-behineko fidantza: ez.
Behin betiko fidantza: esleipen aurrekontuaren %4a.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila. Arabako Lurralde Ordezkaritza.
b) Helbidea: Samaniego kalea, 2.
c) Herria eta posta kodea: 01008 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Faxa: 945 01 98 56.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko maiatzaren 7a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez.
b) Bestelako betebeharrak: ez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko maiatzaren 7ko 13:30a baino lehenago.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan jasotako edukia duten A, B eta C kartazalak aurkeztu beharko dira.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza (Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila).
2.a Helbidea: Donostia kalea, 1-2.
3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete.
e) Aldaerak (lehiaketa): ez.
f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gorabeherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1, beheko solairua (4 aretoa).
c) Herria: Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2001eko maiatzaren 8a.
e) Ordua: 11:00.
10.– Bestelako argibideak: Kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan. Eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.
11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 27a.
Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria,
JUAN IGNACIO IZETA BERAETXE.
<FONT SIZE=2>