72. zk., 2001eko apirilaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
1968
LEHIAKETA PUBLIKOA. Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeei buruzko web orriaz arduratzeko Laguntza Teknikoa kontratatzeko iragarkia (Espedientea: PE-075/01).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Herrizaingo Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza-Kontratazioak.
c) Espediente zenbakia: PE-075/01.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: ikusi iragarki honen izenburua.
b) Entregatu beharreko unitate kopurua: ez.
c) Entregatzeko lekua: Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzak esango du.
d) Entregatzeko epea: kontratua izenpetzen egunaren biharamunetik 2001eko abenduaren 31 arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: presazkoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Aurrekontuan guztira: hamazazpi milioi (17.000.000) pezeta (102.172,05 euro).
5.– Fidantzak.
Behin betiko fidantza: esleitutako aurrekontuaren %4.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Herrizaingo Saila. Zerbitzu Zuzendaritza-Kontratazioak.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián 1. -E zonaldea- solairuartea.
c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 88 98 eta 945 01 88 96.
e) Faxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: e-torner@ej-gv.es
g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001-04-25.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez.
Lizitatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
– Enpresarioen eta enpresako langileen titulazio akademiko eta profesionalak, eta, bereziki, kontratua burutzeko ardura izango duten langileenak.
– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda; horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoz.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2001-04-25eko 10:00 baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu beharko dira ("A", "B" eta "C" kartazalak), eta kartazalen barruan berariazko klausula administratiboen pleguan aurreikusitako agiriak sartuko dira. Bestalde, kartazalak eskura aurkez daitezke, edo berariazko klausula administratiboen pleguko 7.3 puntuko azken paragrafoan adierazitako eran.
c) Aurkezteko lekua:
1.a. Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Herrizaingo Saila. Zerbitzu Zuzendaritza-Kontratazioak.
2.a. Helbidea: betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Donostia kaleko 1ean (Kontratazioa) entregatu beharko dira eskutan, edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.
3.a. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: hiru hilabete.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Herrizaingo Saila. Zerbitzu Zuzendaritza-Kontratazioak.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián 1. -E zonaldea- solairuartea.
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2001-04-26.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarki-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 2a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.
<FONT SIZE=2>