Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2001eko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1956

55/2001 DEKRETUA, martxoaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko —2001. ekitaldirako luzatua— 1311 programan "Kanpo Harremanak" lortutako diru-sarrengatik, zenbaki bereko programan 30.119.795 PTAko (181.023,61 euro) kredituak habilitatzen dituena.

30.119.795 PTAko (181.023,61 euro) gehigarrizko diru-sarrerak lortu dira Basauriko Udaletik. Diru-sarrerok, izan ere, Lankidetzarako eta Garapen Laguntzarako Fondorako ekarpena arautzeko Udal horrek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiak izenpetutako lankidetza hitzarmenaren ondorioa dira.

Lehendakaritza Sailak, bere aldetik, 30.119.795 PTAko (181.023,61 euro) aurrekontu zuzkidura eskatu du; 1311 "Kanpo Harremanak" programarekin lotutako proiektuetarako eskatu ere.

Horregatik, diru-sarrera horiek habilitatu egiten dira dekretu honen bidez, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzeari buruzkoa da dekretu hori.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko martxoaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan, 2001. urteko ekitaldirako luzatuan, kredituen habilitazio bat onartzea gastuen honako egoera-orri honetan

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

1311 454.99 30.119.795 181.023,61

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

1311 422.01 30.119.795 181.023,61

1311 "Kanpo Harremanak" Programa finantzatzeko erabiliko dira diru-sarrerok.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko martxoaren 27an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala