Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2001eko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1902

LEHIAKETA. Iragarkia, organo judizialen egintzak, jakinarazpenak eta zitazioak (garraio publikoaz egin ezin direnak) burutzeko, aterik ate eta berehala, banaka eta autoz pertsonak eramateko zerbitzua kontratatzeko. (Esp.: A-024/01-DJ).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente zenbakia: A-024/01-DJ.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan ageri dena.

b) Loteak: bai.

1. lotea: Vitoria-Gasteizko Barruti Judiziala

2. lotea: Bilboko Barruti Judiziala.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 2001eko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira:

1. lotea: 19.000.000 (hemeretzi milioi pezeta) (BEZa barne) (114.192,29 euro).

2. lotea: 19.000.000 (hemeretzi milioi pezeta) (BEZa barne) (114.192,29 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: pleguaren karatulan daude.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (solairuartekoa, A gunea, Lakua I).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 94 06.

e) Faxa: 945 01 91 51.

f) E-maila: mv-ruiz@ej-gv.es

g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko apirilaren 24a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: III taldea, 9 azpitaldea, B kategoria. Lote bat baino gehiagorako lehiatuko diren lizitatzaileek baino ez dute egiaztatu beharko.

b) Bestelako betebeharrak: pleguetan azaltzen dira.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko apirilaren 24a. 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiko Idazkaritza.

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua I, solairuartekoa, A gunea.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi.

e) Aldaerak: bai.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua (gutxi gora-beherakoa) edo gutxienezko edo gehienezko kopurua (prozedura mugatua):

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2001eko apirilaren 24a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak. Pleguetan azaltzen dira.

11.– Iragarki-gastuak. Esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI EZKURRA YURREBASO.


Azterketa dokumentala