Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2001eko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1901

IRAGARKIA, Abanto Zierbenako (Bizkaia) Etorkizuna Ikastola berritzeko lanak kontratatzeko enkanteari buruzkoa.

1.– Esleipena egingo duen entitatea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: CO/17/01

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: Abanto Zierbenako (Bizkaia) Etorkizuna Ikastola berritzeko lanak.

b) Loteak: Ez du loterik

c) Gauzatzeko lekua: Abanto Zierbena.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: lau hilabete, zuinketa-akta izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak, kontratua sinatu aurretik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

Izapideak: Ohikoak.

Prozedura: Irekia.

Esleitzeko era: Enkantea

4.– Enkantean parte hartzeko oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: 42.551.724 PTA (255.741,01 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza:

Ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza —Eraikuntza—.

b) Helbidea: Kale Nagusia, 85.

c) Herria eta posta kodea: Bilbao (48011).

d) Telefonoa: (94)4031118.

e) Faxa: (94)4031075.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko maiatzaren 7a.

7.– Kontratisten betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, D kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren azaleko 17. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko maiatzaren 7a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" eta "B" kartazalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2. Helbidea: Vitoria-Gasteizko Donostia kalea, 1, —Lakua II, 3. solairua—.

3. Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Enkantean parte hartzen duenak bere eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hogei egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua —4. Aretoa—.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2001eko maiatzaren 7a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Beste argibide batzuk.

11.– Iragarkien gastuak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kargura.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da bidali.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 21a.

Baliabide zuzendaria,

IMANOL LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala