Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2001eko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1900

IRAGARKIA, Valle de Trápaga-Trapagarango (Bizkaia) La Escontrilla Lehen Hezkuntzako zentroa eraberritzeko proiektua idazteko eta obra zuzentzeko lanak kontratatzeko enkanteari buruzkoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: CO/16/2001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Valle de Trápaga-Trapagarango (Bizkaia) La Escontrilla Lehen Hezkuntzako zentroa eraberritzeko proiektua idazteko eta obra zuzentzeko lanak.

b) Loteak: ez du loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Valle de Trápaga-Trapagaran.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: proiektua idazteko 5 hilabete, kontratua sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta; obra-zuzendaritzarako, berriz, obrak gauzatzeko aurreikusi dena.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: 28.065.391 PTA (168.676,4 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza —Eraikuntza—.

b) Helbidea: Kale Nagusia, 85.

c) Herria eta posta kodea: Bilbao (48011).

d) Telefonoa: (94) 4031118.

e) Faxa: (94) 4031075.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko maiatzaren 7a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Beste betebehar batzuk: berariazko klausula administratiboen pleguaren azaleko 17. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko maiatzaren 7a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" "B" eta "C" kartazalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2. Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria–Gasteiz —Lakua II, 3. solairua—.

3. Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua —4 aretoa—.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria–Gasteiz.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Eguna: 2001eko maiatzaren 7a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Beste argibide batzuk.

11.– Iragarki-gastuak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kargura.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da bidali.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 21a.

Baliabide zuzendaria,

IMANOL LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala