Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2001eko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1899

IRAGARKIA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetako informatika-sistemen mantenimendua helburutzat duen zerbitzu-kontratu administratiboa esleitu dela jakitera ematen duena (KBN C02/43/2000 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente zenbakia: C02/43/2000.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetako informatika-sistemen mantenimendua.

c) Lizitaziorako iragarkia argitaratutako eguna eta aldizkari ofiziala: 2001eko urtarrilaren 10eko EHAA, 7 zk.; 2001eko urtarrilaren 3ko EAO, 3 zk.; eta 2000ko abenduaren 26an EBAOra bidalita.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: gutxi gora-beherako aurrekontu orokorra 140.000.000 PTAkoa da (841.416,95 euro).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2001eko martxoaren 2a.

b) Kontratista:

I lotea: Eltec, S.A.

II lotea: Getronics

III lotea: Getronics

IV lotea: Osiatis

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa:

I lotea: 4.277.280 PTA hileko; eta espedienteari atxikitzen zaizkion gainerako prezioak, bihar etziko gehikuntzetarako eskaintza ekonomikoan agertzen direnak.

II lotea: 4.165.560 PTA hileko; eta espedienteari atxikitzen zaizkion gainerako prezioak, bihar etziko gehikuntzetarako eskaintza ekonomikoan agertzen direnak.

III lotea: 916.400 PTA hileko; eta espedienteari atxikitzen zaizkion gainerako prezioak, bihar etziko gehikuntzetarako eskaintza ekonomikoan agertzen direnak.

IV lotea: 432.000 hileko; eta espedienteari atxikitzen zaizkion gainerako prezioak, bihar etziko gehikuntzetarako eskaintza ekonomikoan agertzen direnak.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 16a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala