Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2001eko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1898

110/2001 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Erregimen Ekonomikoko eta Kontratazioko zuzendariorde lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Erregimen Ekonomikoko eta Kontratazioko zuzendariorde lanpostua hutsik dagoenez gero, zuzendaritza nagusi honek lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arauak eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak xedatutakoaren ildotik. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionarioak, estatutupekoak edo lan-kontratudunak), Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileek eta enparauek eskatu ahal izango dute Erregimen Ekonomikoko eta Kontratazioko zuzendariorde lanpostua, zeinetarako deialdia ebazpen honen bitartez egiten baita, baldin eta deialdi honetako oinarriak betetzen badituzte:

1.– Unibertsitate tituluduna izatea.

2.– Administrazio eta gestio-lanetan esperientzia izatea.

Bigarrena.– Eskabideak, non datu pertsonalak eta egun betetzen duten lanpostua adieraziko duten, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Egoitza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan aurkeztuko dira ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta 10 egun balioduneko epean.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek eskabidearekin batera curriculum vitae-a aurkeztu beharko dute. Bertan honako hauek jasoko dira:

– Titulu akademikoak.

– Egindako lanak.

– Lanbidean eta gestio sanitarioan duten esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta aipagarri iritzitako bestelako merezimenduak.

Halaber, eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela eta aurkeztutako merezimenduak benetakoak direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek eskabidearekin batera. Horiez gain, jakingarri hartzen dituzten argitalpen, txosten nahiz bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebatziko du deialdia eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta, gehienez, hilabeteko epean. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 14a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FRANCISCO VILLAR COLSA.


Azterketa dokumentala