69. zk., 2001eko apirilaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
1897
052/2001 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, behin-behineko lanpostuak esleitzen dituena. Destino horiek hutsik dauden ofizial(zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldea) lanpostuak betetzeko lekualdatze lehiaketako deialdiari dagozkio.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 414/2000 Ebazpenak teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko ofizial kategoriakoentzat lekualdatze lehiaketa deitu zuen.
Epaimahaiak Giza Baliabideen Zuzendaritza honi egindako proposamena, izangaiek eskatutako lanpostuak eta egiaztatutako merezimenduak eta deialdiko 4.2 oinarri-arauak xedatutakoak aintzat harturik eta indarrean den legediak, langileak direla eta, aitortzen dizkidan eskumenak baliatuta, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengo.– Ondoren zehazten den kategorian hutsik dauden lanpostuak betetzeko egin den lekualdatze lehiaketako deialdiari dagozkion lanpostuen behin-behineko esleipena onestea. Kategoria: igeltsero, gidari, iturgin ofizialak; lanbide taldea: teknikari laguntzaile profesionalak; destinoa: zerbitzu sanitarioetako erakundeak. Hori guztia ebazpen honi atxikirik argitaratzen den I. eranskinean dago jasota.
Bigarren.– Teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko berogailuen ofizial, lorezain, arotz, elektrizista eta jostun ofizial kategoriko lanpostu hutsak bete gabe uztea.
Hirugarren.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Laugarren.– Deialdiko 4.2 oinarri-arauak xedatutakoaren ildotik, ebazpen honen aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariari ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamabost (15) egun balioduneko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 13a.
Euskal Osasun Zerbitzuko
Giza Baliabideen zuzendaria,
MARÍA JESÚS MUGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA / ANEXO I
LANPOSTUEN BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENA
ASIGNACION PROVISIONAL DE DESTINOS
IBILGAILU GIDARIA / CONDUCTOR DE VEHÍCULOS
NAN IZEN-ABIZENAK ESLEITUTAKO LANPOSTUA
DNI NOMBRE Y APELLIDOS PLAZA ADJUDICADA
14593629 RUIZ FERNANDEZ, JOSE ANGEL ZAMUDIOKO OSPITALEA
HOSPITAL DE ZAMUDIO
ITURGINA / FONTANERO
NAN IZEN-ABIZENAK ESLEITUTAKO LANPOSTUA
DNI NOMBRE Y APELLIDOS PLAZA ADJUDICADA
15913689 BARRAL FERNANDEZ, ALFONSO ARANTZAZU OSPITALEA
HOSPITAL ARANZAZU
IGELTSEROA / ALBAÑIL
NAN IZEN-ABIZENAK ESLEITUTAKO LANPOSTUA
DNI APELLIDOS Y NOMBRE PLAZA ADJUDICADA
71239203 MARTINEZ MARTINEZ, LORENZO ARABAKO ESKUALDEA Estibalizko
Andre Maria (Anbulatorioa)
COMARCA ARABA Ntra.
Sra. de Estibaliz (Ambulatorio)