69. zk., 2001eko apirilaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
1896
047/2001 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, behin-behineko lanpostuak esleitu eta baztertutakoen zerrenda aditzera ematen duena. Destino horiek hutsik dauden administrarien (zerbitzu sanitarioetako erakundeetan lanpostua duten administrazioko tekniko espezialisten lanbide-taldea) lanpostuak betetzeko lekualdatze lehiaketako deialdiari dagozkio.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 395/2000 Ebazpenak administrazioko tekniko espezialisten lanbide-taldeko administrari kategoriakoentzat lekualdatze lehiaketa deitu zuen.
Epaimahaiak Giza Baliabideen Zuzendaritza honi egindako proposamena, izangaiek eskatutako lanpostuak eta egiaztatutako merezimenduak eta deialdiko 4.2 oinarri-arauak xedatutakoak aintzat harturik eta indarrean den legediak, langileak direla eta, aitortzen dizkidan eskumenak baliatuta, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengo.– Ondoren zehazten den kategorian hutsik dauden lanpostuak betetzeko egin den lekualdatze lehiaketako deialdiari dagozkion lanpostuen behin-behineko esleipena onestea. Kategoria: administrariak; lanbide taldea: administrazioko tekniko espezialistak; destinoa: zerbitzu sanitarioetako erakundeak. Hori guztia ebazpen honi atxikirik argitaratzen den I. eranskinean dago jasota.
Bigarren.– Ondoren zehazten den kategorian hutsik dauden lanpostuak betetzeko egin den lekualdatze lehiaketatik baztertu direnekin egin den zerrenda onestea. Kategoria: administrariak; lanbide taldea: administrazioko tekniko espezialistak; destinoa: zerbitzu sanitarioetako erakundeak. Hori guztia ebazpen honi atxikirik argitaratzen den II. eranskinean dago jasota.
Hirugarren.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Laugarren.– Deialdiko 4.2 oinarri-arauak xedatutakoaren ildotik, ebazpen honen aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariari ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamabost (15) egun balioduneko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 8a.
Euskal Osasun Zerbitzuko
Giza Baliabideen zuzendaria,
MARÍA JESÚS MUGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA / ANEXO I
ADMINISTRARIA / ADMINISTRATIVO
LANPOSTUEN BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENA
ASIGNACION PROVISIONAL DE DESTINOS
NAN IZEN-ABIZENAK ESLEITUTAKO LANPOSTUA
DNI NOMBRE Y APELLIDOS PLAZA ADJUDICADA
16222069 MADINABEITIA BARRIO, KARMELE ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA
HOSPITAL PSIQUIATRICO ALAVA
15888307 AMEZTOY MENDIBE, BEATRIZ AMARAKO OSPITALEA
HOSPITAL DE AMARA
14694759 IGLESIAS RODRIGUEZ, M.ª BEGOÑA EZKERRALDE-ENKARTAZIOETAKO
ESKUALDEA Mamariga (O.Z.)
COMARCA EZKERRALDEA-ENKARTERRI
Mamariga (C.S.)
14908496 GONZALEZ - URRIA BARCINA, ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA
M.ª DELICIA HOSPITAL PSIQUIATRICO ALAVA
30600124 BENAVIDES LEDO, ALBERTO SANTA MARINA OSPITALEA
HOSPITAL SANTA MARINA
22717747 SAINZ ORIVE, MARIA ROSARIO BASURTUKO OSPITALEA
HOSPITAL BASURTO
14928137 ETXEANDIA URIARTE, JOSE ANGEL BARRUALDEKO ESKUALDEA Basauri
(Famili plangintza)
COMARCA INTERIOR Basauri (Planificación Familiar)
30591827 GRANDOSO FERRERAS, MIGUEL ANGEL SANTIAGO OSPITALEA
HOSPITAL SANTIAGO APOSTOL
30580519 PEREZ PEÑA, ROBERTO GALDAKAOKO OSPITALEA
HOSPITAL DE GALDAKAO
22700341 CARRANZA PEREZ, M.ª EUGENIA GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA
Administrazioa
COMARCA GIPUZKOA-OESTE Administración
16046012 BILBAO HENRY, BEGOÑA MENDAROKO OSPITALEA
HOSPITAL DE MENDARO
16234544 LOPEZ DE MATURANA CARRASCO, BIDASOAKO OSPITALEA
JUAN CARLOS HOSPITAL COMARCAL BIDASOA
II. ERANSKINA / ANEXO II
ADMINISTRARIA / ADMINISTRATIVO
BAZTERTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACION PROVISIONAL DE EXCLUIDOS
NAN IZEN-ABIZENAK ARRAZOIA
DNI APELLIDOS Y NOMBRE MOTIVO
30631681 UDAETA ULIBARRI, DOMINGO EZ DA ESTUTARIOA
NO ES ESTATUTARIO