69. zk., 2001eko apirilaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1895
AGINDUA, 2001eko martxoaren 14koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, 1999ko ekainaren 25eko Agindua eta 2000ko apirilaren 12koa aldatzeko. Lehenengo aginduak 1998ko urriaren 20ko lekualdatze-lehiaketari zegozkion destinoak eman zituen eta bigarrenak 1999ko abenduaren 1eko lekualdatze-lehiaketari zegozkionak.
Ikusi da, alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 2000ko azaroaren 20an 221/00 apelazio-errekurtsoaren gainean emandako 1150/2000 Epaia. Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 4 zenbakiko Epaitegiak 133/99 prozedura laburraren gainean emandako epaiaren aurka jarri zen apelazio-errekurtsoa. Bestetik, 2000ko abenduaren 20ko argitze-autoa ere ikusi da. Auto horrek, bestalde, errekurritutako agindua deuseztatzea erabaki zuen eta Elena Gómez Laforga andreari behin betiko esleitzea Galdakaoko Bake Epaitegiko laguntzailearen lanpostua (zentroaren destino-kodea: 9222900048340; hurrenkera zk.: 2, LZ 8), ondorioak 1999ko uztailaren 2tik aurrera izango dituela. Hori dela eta, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– 1999ko ekainaren 25eko Aginduko I. eranskina, Laguntzaileak, aldatzea (1999ko uztailaren 2ko EAO eta 1999ko irailaren 8ko EHAA). Agindu horren bidez 1998ko urriaren 20ko lekualdatze-lehiaketari zegozkion destinoak eman ziren. Lekualdatze-lehiaketa horrek, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Ofizial, Laguntzaile eta Agenteen Kidegoetan hutsik zeuden lanpsotuak eskaini zituen (1998ko azaroaren 19ko EAO). Beraz, eranskin hori aldatu egin behar da eta honako hau erantsi behar da:
I. ERANSKINA
LAGUNTZAILEAK
ESLEIPENEN ZERRENDA
ESLEIPENA JATORRIA
NAN IZEN-ABIZENAK GUZTIRA DESTINO-ZENTROA PRO/UDA KIDEGOA EGOERA DESTINO-ZENTROAREN IZENA
____________________________________________________________________________________________
PROBINTZIA : EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA/BILBOAO
**** DESTINO ZENTROA : 9222900048340 GALDAKAOKO BAKE EPAITEGIA (BIZKAIA)
LZ: 8 HURR: 2 IZEN. KOD.: 5750 7000 BIZ. + BAKE EPAITEGIKO LAGUNTZAILEA.
14.581.023 GOMEZ LAGORGA, ELENA 12,411 9221200148001 48/001 71 602 PRO. AUZIT. 1 ZK.
SEKZIOA. BILBAO
Bigarrena.– 2000ko apirilaren 12ko Aginduko I. eranskina, Laguntzaileak, aldatzea (2000ko apirilaren 28ko EAO eta 2000ko maiatzaren 30eko EHAA). Agindu horren bidez 1999ko abenduaren 1eko lekualdatze-lehiaketari zegozkion destinoak eman ziren. Lekualdatze-lehiaketa horrek, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Ofizial, Laguntzaile eta Agenteen Kidegoetan hutsik zeuden lanpsotuak eskaini zituen (1999ko abenduaren 2ko EAO). Beraz, eranskin hori aldatu egin behar da eta honako hau kendu egin behar da:
I. ERANSKINA
LAGUNTZAILEAK
NAN Izen-abizenak GUZTIRA U H E INF Hizk ESLEITUTAKO DESTINOA EGUNGO DESTINOA
30564810 ILLARO GONZALEZ, 14,925 10 11 3 4 0 9.222.9000. GALDAKAOKO 9.222.500.44 PENALEKO
CARMEN 048.340 BAKE EPAITEGIA 8.001 4 ZK.
BIZKAIA EPAITEGIA
Hirugarrena.– Agindu honekin indarrik gabe uzten dira 2000ko maiatzaren 12ko lehiaketaz M.ª Carmen Illaro González andrea lanpostuaz jabetzeko erabakiak eta lanpostua uzteko 2000ko maiatzaren 2koa. Erabaki horiek Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariak hartu zituen.
Laugarrena.– 1999ko ekainaren 25eko Aginduak lanpostua uzteko eta lanpostuaz jabetzeko jarri zituen epeak agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira.
Carmen Illaro González andreak Elena Gómez Laforga andrea laneratzen den egunean utzi beharko du lanpostua.
Bosgarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurkurtsoa aurkeztu ahal da, errekurtso-egilea bizi den administrazioarekiko auzietako epaitegian edo Vitoria-Gasteizkoan, hil biko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 14a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.