Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2001eko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Garraio eta Herri Lan Saila
1894

AGINDUA, 2001eko martxoaren 13koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, A-8 Bilbao-Behobia autobideko tarifa eta bidesariak baimentzen dituena. Tarifa eta bidesari horiek Kontsumorako Prezioen Indizean izandako aldaketetan oinarrituta egindako urteko berrikusketaren ondorio dira.

2001eko otsailaren 14ko idazki bidez, araudi sustantiboaren aurreikuspenei jarraikiz A-8 Bilbao-Behobia autobidearen emakidako kilometroko tarifak berrikusteko eskatu zion Europistas Concesionaria Española, SAk Garraio eta Herri Lan Sailari.

Garraio Azpiegitura Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek adierazi dute eskaera horretan jasotako Kt koefizientearen (aurtengo ekitaldian 1,0629) eta, koefiziente hori otsailaren 4ko 169/2000 Errege Dekretuan finkatutako oinarrizko tarifei aplikatuz egindako kilometroko tarifa eta bidesarien kalkulua zuzena dela.

Bestetik, abenduaren 3ko 1837/1999 Errege Dekretuaren bidez Estatuko Administrazioak A-8 (Bilbao-Behobia) autobidearen gaineko funtzio eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea onartu zen, eta, beraz, autobide hori abenduaren 3ko 1883/1999 Errege Dekretuaren bidez kendu egin zuten Estatuaren Errepide Saretik. Abenduaren 21eko 433/1999 Dekretuaren 2. artikuluaren ondorioz, berriz, eskualdatutako funtzio eta zerbitzuak Garraio eta Herri Lan Sailari atxiki zitzaizkion.

Abenduaren 19ko 261/2000 eta 262/2000 Dekretuen bidez, Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeek Bizkaiko Golkoko A-8 (Bilbao-Behobia) autobidearen gainean zituen eskumenak, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien esku uztea erabaki zen (bide-zati bakoitza kasuan kasuko foru aldundiaren esku); baina, harik eta indarrean dagoen emakida-kontratua amaitu arte, bai, martxoaren 7ko 657/1986 Errege Dekretuak aipatzen dituen kontrol ekonomikoko harremanak, bai Eskualdaketetarako Bitariko Batzordearen 2000ko abenduaren 14ko Akordioaren B idatz-zatiko 3. puntuari jarraikiz autobidearen erabiltzaileek ordaindu beharreko tarifetan eragina duten arau orokorrak onestea Autonomia Erkidego osorako erakundearen eginkizun izaten jarraituko zutela ezarri zen.

Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 18ko 10/2000 Dekretuaren 3.1 artikuluak ematen dizkion eginkizunen arabera, organo honek aginpidea du gai honi buruzko erabakiak hartzeko.

Arau hau egiteko autobideak emakida araubidepean eraiki, zaindu eta ustiatzeko klausula orokorren pleguaren 45. klausulan aurreikusitako prozedura, otsailaren 16ko 210/1990 Errege Dekretuan idatzitakoa, eta administrazio prozedura erkidea, biak bete dira, eta entzunaldiaren izapidea alde batera utzi da, eskaerako datuak zuzenak zirela egiaztatu baitugu.

Gainera, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiei kontsulta egin zaie, Eskualdaketetarako Bitariko Batzordearen Akordioko B idatz-zatiko 3. puntuko bigarren paragrafoan ezarri bezala erabakiak hartzen parte har dezaten.

Beraz, Garraio Azpiegitura Zuzendaritzaren ebazpen-proposamenarekin bat, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 32/1992 Legearen 89. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz,

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– A-8 Bilbao-Behobia autobideko bidesarietarako 2001eko martxoaren 19tik aurrera emakidadunak aplikatu ahal izango dituen tarifak baimentzea. Tarifa horiek 1. eranskinean doaz.

Bigarrena.– A-8 Bilbao-Behobia autobideko ibilbideetan 2001eko martxoaren 19tik aurrera ezarri ahal izango diren gehieneko bidesariak baimentzea. Bidesari horiek, Balio Erantsiaren gaineko Zerga ere barne dela, 2. eranskinean daude jasota.

Agindu hau behin betikoa da administrazio bidean. Aginduaren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, Agindua jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 13a.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.

1. ERANSKINA

Bide-zatia Tarifa: pezeta/kilometro

Arinak Astunak-1 Astunak-2

Basauri-Durango 14,24 25,04 27,83

Durango-Donostia mendeabaldea 18,53 32,55 36,17

Donostia ekialdea-Behobia 11,54 25,04 27,83

Bide-zatia Tarifa: euro/kilometro

Arinak Astunak-1 Astunak-2

Basauri-Durango 0,09 0,15 0,17

Durango-Donostia mendeabaldea 0,11 0,20 0,22

Donostia ekialdea-Behobia 0,07 0,15 0,17

Ibilgailuen sailkapena:

Arinak:

– Motorrak, sidekarra dutenak nahiz sidekarrik gabekoak.

– Kotxeak, atoidunak nahiz atoirik gabekoak.

– Bi ardatzeko furgoi eta furgonetak (lau gurpilekoak).

– Bi ardatzeko mikrobusak (lau gurpilekoak).

Astunak-1:

– Bi ardatzeko kamioi eta autobusak.

– Bi ardatzeko kamioi eta autobusak, ardatz bakarreko atoiarekin.

– Hiru ardatzeko kamioi eta autobusak.

– Furgoi, furgoneta eta mikrobusak (bi ardatz eta lau gurpilekoak), baldin eta gurpil bikoitzeko ardatz bat duen atoia badaramate.

Astunak-2:

– Atoiarekin edo gabe, guztira lau ardatz edo gehiago duten kamioi eta autobusak.

– Furgoi, furgoneta eta mikrobusak (bi ardatz eta lau gurpilekoak), baldin eta ardatz bat baino gehiagoko atoia badaramate, eta ardatz horietako bat bikoitza bada.

2. ERANSKINA

BIDESARIAK PEZETATAN

A) Basauri-Donostia mendebaldea bide-zatia

BEZ = %7 BEZ = %16

Oinarrizko ibilbideak Arinak Astunak 1 Astunak 2 Arinak Astunak 1 Astunak 2

Mend. sarrerak (1)-Urgoiti 150 270 300 165 290 325

Mend. sarrerak (1)-Amorebieta 190 335 370 205 360 400

Mend. sarrerak (1)-Durango 350 615 685 380 665 740

Mend. sarrerak (1)-Ermua 605 1.060 1.180 655 1.150 1.280

Mend. sarrerak (1)-Azitain 700 1.225 1.365 755 1.330 1.475

Mend. sarrerak (1)-Elgoibar 830 1.455 1.620 900 1.580 1.755

Mend. sarrerak (1)-Itziar 1.045 1.835 2.035 1.130 1.985 2.210

Mend. sarrerak (1)-Zumaia 1.160 2.040 2.270 1.260 2.215 2.460

Mend. sarrerak (1)-Zarautz 1.375 2.415 2.685 1.490 2.620 2.910

Mend. sarrerak (1)-Donostia 1.660 2.915 3.240 1.800 3.160 3.515

Durango-Ermua 265 465 515 285 505 560

Durango-Azitain 360 630 700 390 680 760

Durango-Elgoibar 490 860 955 530 930 1.035

Durango-Itziar 705 1.235 1.375 765 1.340 1.490

Durango-Zumaia 810 1.425 1.585 880 1.545 1.720

Durango-Zarautz 1.025 1.800 2.000 1.110 1.955 2.170

Durango-Donostia 1.320 2.320 2.580 1.435 2.515 2.795

Ermua-Azitain 105 185 205 115 200 220

Ermua-Elgoibar 235 415 460 255 450 500

Ermua-Itziar 450 790 880 490 855 950

Ermua-Zumaia 555 970 1.080 600 1.055 1.170

Ermua-Zarautz 770 1.350 1.500 830 1.460 1.625

Ermua-Donostia 1.065 1.875 2.085 1.155 2.035 2.260

Azitain-Elgoibar 150 265 295 165 290 320

Azitain-Itziar 360 630 700 390 680 760

Azitain-Zumaia 465 815 905 505 885 985

Azitain-Zarautz 680 1.190 1.325 735 1.290 1.435

Azitain-Donostia 975 1.715 1.905 1.060 1.860 2.065

Elgoibar-Itziar 235 415 460 255 450 500

Elgoibar-Zumaia 340 600 670 370 650 725

Elgoibar-Zarautz 555 975 1.085 605 1.060 1.175

Elgoibar- Donostia 855 1.500 1.665 925 1.625 1.805

Itziar-Itziar 200 350 385 215 380 420

Itziar-Zumaia 155 270 305 170 295 330

Itziar-Zarautz 370 650 720 400 700 780

Itziar- Donostia 655 1.150 1.275 710 1.245 1.385

BEZ = %7 BEZ = %16

Oinarrizko ibilbideak Arinak Astunak 1 Astunak 2 Arinak Astunak 1 Astunak 2

Zumaia-Zarautz 245 425 475 265 460 515

Zumaia- Donostia 520 915 1.015 565 990 1.100

Zarautz- Donostia 310 540 600 335 585 650

1) Mendebaldeko sarrerak: Basauri, Irubide, Erletxeta eta Amorebieta, kasuaren arabera.

B) Donostia ekialdea-Behobia bide-zatia

BEZ = %7 BEZ = %16

Oinarrizko ibilbideak Arinak Astunak 1 Astunak 2 Arinak Astunak 1 Astunak 2

Donostia ekialdea-Pasaia 125 270 300 135 290 325

Donostia ekialdea -Oiartzun 125 270 300 135 290 325

Donostia ekialdea–Frantziako muga 220 470 525 235 510 570

Irungo Ventas-Frantziako muga 125 270 300 135 290 325

BIDESARIA EUROTAN

A) Basauri-Donostia mendebaldea bide-zatia

BEZ = %7 BEZ = %16

Oinarrizko ibilbideak Arinak Astunak 1 Astunak 2 Arinak Astunak 1 Astunak 2

Mend. sarrerak (1)-Urgoiti 0,90 1,62 1,80 0, 99 1,74 1,95

Mend. sarrerak (1)-Amorebieta 1,14 2,01 2,22 1, 23 2,16 2,40

Mend. sarrerak (1)-Durango 2,10 3,70 4,12 2, 28 4,00 4,45

Mend. sarrerak (1)-Ermua 3,64 6,37 7,09 3,94 6,91 7,69

Mend. sarrerak (1)-Azitain 4,21 7,36 8,20 4, 54 7,99 8,86

Mend. sarrerak (1)-Elgoibar 4,99 8,74 9,74 5, 41 9,50 10,55

Mend. sarrerak (1)-Itziar 6,28 11,03 12,23 6, 79 11,93 13,28

Mend. sarrerak (1)-Zumaia 6,97 12,26 13,64 7, 57 13,31 14,78

Mend. sarrerak (1)-Zarautz 8,26 14,51 16,14 8, 96 15,75 17,49

Mend. sarrerak (1)-Donostia 9,98 17,52 19,47 10, 82 18,99 21,13

Durango-Ermua 1,59 2,79 3,10 1,71 3,04 3, 37

Durango-Azitain 2,16 3,79 4,21 2,34 4,09 4, 57

Durango-Elgoibar 2,94 5,17 5,74 3,19 5,59 6,22

Durango-Itziar 4,24 7,42 8,26 4,60 8,05 8, 96

Durango-Zumaia 4,87 8,56 9,53 5,29 9,29 10, 34

Durango-Zarautz 6,16 10,82 12,02 6,67 11, 75 13,04

Durango-Donostia 7,93 13,94 15,51 8,62 15, 12 16,80

Ermua-Azitain 0,63 1,11 1,23 0,69 1,20 1, 32

Ermua-Elgoibar 1,41 2,49 2,76 1,53 2,70 3, 01

Ermua-Itziar 2,70 4,75 5,29 2,94 5,14 5, 71

Ermua-Zumaia 3,34 5,83 6,49 3,61 6,34 7, 03

Ermua-Zarautz 4,63 8,11 9,02 4,99 8,77 9, 77

Ermua-Donostia 6,40 11,27 12,53 6,94 12,23 13,58

BEZ = %7 BEZ = %16

Oinarrizko ibilbideak Arinak Astunak 1 Astunak 2 Arinak Astunak 1 Astunak 2

Azitain-Elgoibar 0,90 1,59 1,77 0,99 1,74 1,92

Azitain-Itziar 2,16 3,79 4,21 2,34 4,09 4, 57

Azitain-Zumaia 2,79 4,90 5,44 3,04 5,32 5, 92

Azitain-Zarautz 4,09 7,15 7,96 4,42 7,75 8, 62

Azitain-Donostia 5,86 10,31 11,45 6,37 11, 18 12,41

Elgoibar-Itziar 1,41 2,49 2,76 1,53 2,70 3, 01

Elgoibar-Zumaia 2,04 3,61 4,03 2,22 3,91 4, 36

Elgoibar-Zarautz 3,34 5,86 6,52 3,64 6,37 7,06

Elgoibar-Donostia 5,14 9,02 10,01 5,56 9, 77 10,85

Itziar-Itziar 1,20 2,10 2,31 1,29 2,28 2, 52

Itziar-Zumaia 0,93 1,62 1,83 1,02 1,77 1, 98

Itziar-Zarautz 2,22 3,91 4,33 2,40 4,21 4, 69

Itziar-Donostia 3,94 6,91 7,66 4,27 7,48 8, 32

Zumaia-Zarautz 1,47 2,55 2,85 1,59 2,76 3, 10

Zumaia-Donostia 3,13 5,50 6,10 3,40 5,95 6, 61

Zarautz-Donostia 1,86 3,25 3,61 2,01 3,52 3,91

(1) Mendebaldeko sarrerak: Basauri, Irubide, Erletxeta eta Amorebieta, kasuaren arabera.

B) Donostia ekialdea-Behobia bide-zatia

BEZ = %7 BEZ = %16

Oinarrizko ibilbideak Arinak Astunak 1 Astunak 2 Arinak Astunak 1 Astunak 2

Donostia ekialdea-Pasaia 0,75 1,62 1,80 0,81 1,74 1,95

Donostia ekialdea -Oiartzun 0,75 1,62 1,80 0, 81 1,74 1,95

Donostia ek.–Frantziako muga 1,32 2,82 3,16 1, 41 3,07 3,43

Irungo Ventas-Frantziako muga 0,75 1,62 1,80 0, 81 1,74 1,95

Oinarrizko mugimendu bakoitzari parekatutako ibilbideak

Oinarrizko ibilbideak Parekatutako ibilbideak

Donostia ekialdea-Pasaia Herrera-Pasaia

Donostia ekialdea -Oiartzun Herrera-Oiartzun

Pasaia-Oiartzun

Donostia ekialdea –Frantziako muga Herrera- Frantziako muga

Pasaia-Frantziako muga

Oiartzun- Frantziako muga

Donostia ekialdea -Behobia

Herrera-Behobia

Pasaia-Behobia

Oiartzun-Behobia

Donostia ekialdea -Irun

Herrera-Irun

Pasaia-Irun

Oiartzun-Irun

Irungo Ventas- Frantziako muga Irungo Ventas-Behobia


Azterketa dokumentala