68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Eusko Trenbideak SAU
1891
IRAGARKIA, prozedura negoziatu bidez, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.-ren Bilbao-Donostia lineako Donostia-San Sebastiángo Hego Saihesbidea bukatzeko obrak kontratatzeko.
1.– Entitate esleitzailea.
Eusko Trenbidea-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa.
Atxuri kalea 6. 48006 Bilbao. Espainia.
Telefonoa: 94 401 99 00. telefaxa: 94 401 99 01.
2.– Kontratuaren ezaugarriak. Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.-k kudeatzen duen Bilbao-Donostia lineako Donostia-San Sebastiángo Hego Saihesbidea bukatzeko obrak burutzeko kontratua.
3.– Gauzatzeko lekua: Donostia-San Sebastián. Espainia.
4.– Obrak nolakoak eta zertarako diren:
Kontratatu nahi diren obrak honako hauek dira: Añorga-Amara zatian trenbidea bikoiztea. Horretarako, zati bikoiztu bat egingo da, eta haren ostean trazatu osoko saihesbide bat trenbide bikoitzarekin. Zati honen luzera 3.289 metrokoa izango da, eta horietatik 1.705 metro tunelean burutuko dira eta trenbide bikoitzekokoak izango dira (783 metro zulatuta daude), eta horietatik 113 metro tunel artifizialean burutuko dira. Azkenik, lurrazpian geldituko diren beste 101 metro aipatu behar dira, hor geltoki berri bat egongo da.
Jatorrizko proiektua burutzeko aurrekontua: 3.464.935.058 PTA (BEZa barne). Negoziazio aurrekontua behin betiko lizitazio proiektuan ezarriko da.
Proiektua zenbateraino dagoen burututa: %28.
Ez dago loterik.
5.– (Hutsik).
6.– Aldaerak: aldaerak onartuko dira. Ikusi klausula orokorren plegua.
7.– Zehaztapen teknikoak: abenduaren 30eko 48/1998 Legeko 14.1.a) artikuluan aurreikusitako salbuespena ezarriko da.
8.– (Hutsik).
9.– Kontratuaren esleipenduna izango den aldi baterako enpresarioen elkarteak izan beharko duen forma juridikoa.
Ikusi Administrazio Publikoen kontratuei buruzko legeak ezarritakoa.
Kontratua esleitzeko prozedura negoziatuan parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharko da enpresak aldi baterako batzeko konpromisoa, eta behin aurkeztu ostean, ez da onartuko inolako aldaketarik.
10.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko maiatzaren 7a.
b) Helbidea:
Erosketa eta Kontratazio Zerbitzua.
Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa.
Atxuri kalea 6. 48006 Bilabao. Espainia.
c) Eskaintza honako hizkuntzan idatzi behar dira: gaztelaniaz.
11.– Fidantzak.
Behin betiko fidantza: esleipeneko aurrekontuaren %10.
12.– Finantzatu eta ordaintzeko oinarrizko moduak:
Finantzazioa 2001 eta 2002 ekitaldien kontura izango da.
Obra burututa dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria jaso eta 90 egunera ordainduko da.
13.– Kontratistaren bete behar dituen gutxienezko baldintza teknikoak eta ekonomikoak. Honako sailkapena izan beharko du gutxienez: A taldea, 5 azpitaldea, f kategoria; D taldea, 1 azpitaldea, f kategoria.
14. Kontratua esleitzeko irizpideak:
1. fasea edo aurre-hautaketa: ikusi dokumentazio osagarria.
2. fasea edo esleipena: ikusi beraiazko klausulen plegua.
15.– (Hutsik).
16.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.
17.– Informazio osagarria:
Interesatu guztiei emango zaizkie obren memoria deskriptiboa eta aurre-hautaketa arautuko duen dokumentazioa.
Eskatutako sailkapena egiaztatzen duten interesatu guztiekin obrak ikustera joango gara apirilaren 25ean, 11:00etan.
18.– (Hutsik).
19.– Iragarkia bidali zen eguna: 2001eko martxoaren 28a.
20.– Europako Erkidegoetako Argitalpen Ofizialen Bulegoan jaso deneko eguna.
Bilbao, 2001eko martxoaren 28a.
Zuzendari nagusia,
JOSE MIGUEL MUGICA PERAL.