68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Erandioko Udala
1890
IRAGARKIA, Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioak zati baten aldatzeari buruzkoa.
Alkate-Udalburuak, martxoaren 6an emandako 290/2001 zenbakidun Dekretuaren bidez, Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen Xedapen Aldaketa bat jasotzen duen proposamena hilabetez jendaurrean erakustea erabaki du, 1999ko maiatzaren 27ko batzarrean Udalbatza Osoak emandako hasierako onarpenaren edukiari jarraituz. Xedapen Aldaketa egiteko proposamena "Citroen Hispania, S.A." merkataritza elkarteak aurkeztu du eta Asua itsasadarraren inguruaren Barne Erreformarako Plan Berezia garatzeko ezarrita dagoen eremua hartzen du Xedapen Aldaketa horrek.
Horrela, espedientea jendaurrean erakutsiko dugu honako iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, bietan argitaratu eta hilabetez.
Emandako epe horretan, espedientea udaletxeko Hirigintza Sailean izango da interesatuen esku, aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko.
Ondoren adieraziko diren pertsonen helbideak ezagutu ez eta ediktu hau argitaratzen dugu Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan xedatuari jarraituz.
1.– Angel Muñoz Délica jauna
2.– José Luis Arechabaleta Berriatua jauna
3.– María Begoña González Domingo andrea
4.– Francisca Molero Asensio andrea
5.– Zacarías Hormaza Goyrena jauna
6.– Evaristo Hormaza Goiriena jaunaren oinordekoak
7.– Gregorio Ormaza Goiriena jauna
8.– Luis Angel Uriona Merino jauna
9.– Guillermo Aguirregoitia Zarraga jauna
10.– Luis Angel Fernández Monje jauna
11.– Lucía Echarri Leza andrea
12.– Esteban Bayon Díez jauna
13.– Lucía Alfonso Millán andrea
14.– José María Goikotxeta Alastuy jaunaren oinordekoak
15.– Ana Ruiz Bordegaray andrea
16.– Alberto Axpe Madariaga jauna
17.– Montajes Electronaval, S.A.
Erandioko Elizatea, 2001eko martxoaren 22a.