68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Kultura Saila
1888
LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura irekiaren bidez, Barrendik-Barrene-Barrenet-Barrenkale bildumaren ikastunitateen inprimaketa-zerbitzua kontratatzeko dena. (2001.30 espedientea).
1.– Erakunde esleitzailea:
HABE
2.– Kontratuaren helburua:
Iragarki honen idazpuruan azaldutakoa. Ez da horren aldaerarik edo beste aukerarik onartuko.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era:
a) Izapideak: Presakoak.
b) Prozedura: Irekia.
c) Bidea: Lehiaketa Publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Hamar milioi eta berrehun eta berrogeita hamar mila pezeta (10.250.000 PTA) (61.603,7407 euro).
5.– Fidantzak:
Behin-behinekoa: Ez da eskatzen, ekainaren 16ko 2/2000 Errege Dekretuaren 35.1 artikuluan oinarritua.
6.– Agiriak eta argibideak:
a) HABE. Vitoria-Gasteiz kalea, 3, 6.a. 20018 DONOSTIA. Tel.: 943 02 26 00 - Faxa: 943 02 26 01
b) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko apirilaren 19a.
7.– Kontratistaren betebeharrak:
Kaudimen ekonomikoa eta gaitasun teknikoa frogatu beharko du era honetan:
– Finantza-erakundeen txostena eta negozioen zenbateko osoari buruzko azalpena.
– Azken hiru urteetan burututako zerbitzu edo lan nagusien zerrenda, zenbatekoa, datak eta onuradun publiko zein pribatuen izenak azalduz.
8.– Eskaintzak aurkeztea:
a) Azken eguna: 2001eko apirilaren 20an, goizeko 10:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Ikus Berariazko Klausula Administratiboen Plegua.
c) Aurkezteko lekua: HABE. Vitoria-Gasteiz kalea, 3, 6.pisua. 20018 DONOSTIA.
d) Aldaerak: ez dira onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Eguna: 2001eko apirilaren 23an, goizeko 11:00etan.
b) Tokia: HABE. Vitoria-Gasteiz kalea, 3, 6. pisuan. 20018 Donostia.
10.– Bestelako argibideak:
Ikus Berariazko Klausula Administratiboen Plegua.
11.– Iragarki gastuak:
Esleipendunaren kontura izango dira, bai lizitatzeko iragarkia bai esleitzekoa.
Donostia-San Sebastián, 2001eko martxoaren 20a.
HABEren zuzendari nagusia,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.