Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1887

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Gurutzetako Ospitaleko beheko solairuan erresonantzia magnetikoa jartzeko egin behar diren eraberritze lanak kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Araba kalea, 45-E. 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76. Faxa: 945 00 62 03.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Erregimen Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 010/20/0/0181/O661/

032001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: erresonantzia magnetikoa jartzeko egin behar diren eraberritze lanak kontratatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Gurutzetako Ospitalea.

d) Gauzatzeko epea: 3 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitazioko oinarrizko aurrekontua: 31.039.185 PTA. (186.549,26 euro).

5.– Behin-behineko fidantzak: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Agiriak: Copistería Cianoplan, María Díaz de Haro kalea, 10 bis. Bilbao.

b) Argibideak: ikusi 1. puntua.

c) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak:

a) C Taldea 4. azpitaldea D kategoria eta J taldea 2. azpitaldea C kategoria.

b) Beste betebehar batzuk: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko maiatzaren 2a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1. oinarria.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: ikusi 1. puntua.

d) Eguna: 2001eko maiatzaren 7a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada).

b) Ordua: 12:15ak.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 21a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JAVIER ALVAREZ MADARIAGA.


Azterketa dokumentala